Aurkezpena

Kaixo, ongi etorria Ibai Ikastolako Guraso Elkartearen web orrialdera!

Orrialde honetatik, ikastolara, IGE batzordera eta gure seme-alaben hezkuntza bultzatzeko antolatzen ditugun ekintza guztietara hurbiltzen saiatuko gara.

Parte hartu nahi baduzu, gurekin elkartzera animatzen zaitugu. Gero eta guraso gehiago izan, askoz hobe. Ideia, proposamen eta iritzi gehiago gauzak hobetzera lagunduko digute.

Laguntzeko era asko daude:

  • Bolondres gisa IGE osatzen duten batzorderen batetan (beti dago zerbait egiteko).
  • Guraso Elkarteak antolatutako bileretara gerturatuta.
  • …edo OOG-ko bileretan parte hartzen.
  • Inkestak erantzuten.
  • Ekintzetan parte hartzen.
  • Web gunearen bidez iradokizunak egiten.
  • …bururatzen zaizuna 😉

Eta aurreko aukera hauek ez badituzu gogokoak, beti irakur dezakezu informazioa gure web orrialdean.
Hemen, zurekin eta gurekin erlazionaturik dagoen informazioa, eguneratua mantentzen saiatuko gara.

Animatu parte hartzeko, eta zalantzaren bat badaukazu,  idatziguzue lasai info@ibaigurasoak.eu posta helbidera.