Hezkuntza Plataformen Topaguneak manifestazioak deitu ditu lau hiriburuetan datorren larunbaterako, azaroak 28, LOMCEren kontra eta Hezkuntza-eredu propioaren alde.
Donostiako ekitaldia (kalejira bat) arratsaldeko 17.00etan Donostiako Boulevardean hasiko da. Hau dela eta, Donostiako Jakintza Ikastolako Guraso Elkarteak Euskal Eskola Publikoaren garrantzia azpimarratu nahi dute mobilizazio honentan eta horretarako eskola publikoaren erreferentziarekin pankarta bat eramango dute. Horregatik mobilizazio honetan parte hartuko asmoa duten euskal eskola publikoko gurasoei dei bat egitea nahi dute pankarta honen inguruan elkartzeko eta kalejira batera egitea.
Atxikituta Guraso Elkarteak argitaratuta eskutitza bidaltzen dizuegu. Bertan euskal eskola publikoko guraso bezala euren desadostasuna adierazten dute LOMCE eta HEZIBERRI HEZKUNTZA erreformen aurrean.
Hemen azaltzen dugu gutuna:
EUSKAL ESKOLA PUBLIKOKO GURASOEI
Euskal Eskola Publikoko gurasook gure desadostasuna adierazi nahi dugu LOMCE eta HEZIBERRI hezkuntza erreformen aurrean.
Bi erreforma hauek gaitzesten ditugu: Hezkuntza sistema PROPIOrantz oztopo direlako eta ESKOLA PUBLIKOAk hezkuntzaren ARDATZ izateari utziko diolako. Guk, GUZTION ETA GUZTIONTZAKO eskola, pertsona guztion hezkuntza INTEGRALArekin konprometitua dagoena nahi dugu.
EKITATEAN oinarritua eta jatorrizko desberdintasun sozial eta muga pertsonalak gainditzen dituena, bazterketa soziala ekidin eta desberdinaren INKLUSIOA bermatzen duen hezkuntza nahi dugu.
HEZKIDETZAn heziz, EUSKAL KULTURA beste kulturekin elkar aberastuz, elebitasunean aurrera pausuak emanez EUSKARA indartuz, gure herriaren aurrerapena eta JUSTIZIA SOZIALA lortzeko GIZA BALOREAK irakatsiz, pertsonengan oinarritzen den pedagogia praktikan jarriz, ikastetxeko proiektuak eskola komunitatearen parte hartze DEMOKRATIKOArekin garatuz, eta LAIKOTASUNA bultzatuz.
Guzti honengatik, Azaroak 28an, arratsaldeko 17:00 tan Donostiako Boulevardean ospatuko den manifestaldian parte hartzeko deia luzatu nahi dizuegu.