Eguneroko artxiboak: 2015 abendua 4, ostirala

Deba-Zumaia mendi irteera

Noiz: 2015 eko abenduaren 13an.

Plana: Oraingoan Debara joango gara, bertan Zumaiarako bidea Flysh ezagunetik igaroz egingo dugularik. Ibilbidea Debako tren geltokitik hasiko dugu, flysh-etik igaro eta bidetik bakoitzak eramandakoa bazkaldu ostean Zumaiara iritsiko gara bertan bueltako trena hartzeko.

Ibilbidearen mapa: (kontrako norantzan)

Elkartzeko ordu eta lekua: joateko bi aukera proposatzen ditugu, tenez (Euskotren) edo kotxez.

  • Trenez: kotxea etxean utzi nahi duzuenok Debarako trena Lugaritzeko geltokian 8:53 an har dezakezue. Debara 9:43an iristen da.
  • Kotxez 30 minutu inguru irauten du Donostiatik Debara bidaiak.

Ibilialdia 09:50 hasiko dugu (puntualak izan 5 minutu baino gehiago ez dugu itxarongo).

Nola iritsi Debako Euskotren geltokira: Oraingoan garraio publikoa erabiltzeko aukera dago eta hau erabiltzea gomendatzen dugu. Hala ere kotxez joateko nahia edo beharra duzuenentzat jakin arazten dizuegu geltokiak ez duela aparkalekurik baina ondoko kaleetan bada non aparkatu. Zumaiara iristean Debara bueltatzeko trena hartu beharko da ibilgailuak hartzera.

Izen ematea eta istripu asegurua:
Txangoan parte hartzeko izen ematea formulario bidez egin beharko da, bertan adierazi istripu asegurua nahi duzuen edo ez (gogoratzen dizuegu 3.4.5.eta 6. mailako ikasleek bakarrik dutela asegurua. Gainontzekoak libre zarete guk eskeintzen duguna kontratatzeko, horretarako formularioan adierazi beharko duzue eta 2,5€ ordaindu irteera egunean kirol batzordeko ordezkariren bati)
Formularioa:

Datu gehiago:

Euskotren ordutegiak