Iturrioz – Gazume mendi irteera


Noiz:
2016ko urtarrilaren 17an

Plana: Oraingoan Iturriozera joango gara. Bertatik Gazume mendia igotzeko bidea hartuko dugu, mendiaren ipar aldetik.
Hego isuri aldetik jeitsiko gara ondoren eta Ernioko alderdi ikusgarriena ikusi ahalko dugu.
Hemendik, Zelatunera iristiko gara eta muinean zelai eta bordaz gozatzeko aukera izango dugu.
Nahi dutenek Ernio igotzeko aukera izango dute (kilometro batetara dago gaina). Gainontzekoak, Zelatunen atsedena hartzen geldituko dira.Taldea berriz elkartu ondoren, Iturriozeko norabidea hartu dugu Gazumeko hego isuri aldetik mendi martxa bukatzeko.

Ibilbideare mapa:


Elkartzeko ordua eta tokia:
DVko parkinean goizeko 09:30etan Iturriozera 10ak aldera iristeko. Kotxez joango garenez, ahalik eta kotxe gutxienen artean banatzen saiatu beharko gara..

Iturriozera nola iritsi:


Izen ematea eta istripu asegurua:

Txangoan parte hartzeko izen ematea formulario bidez egin beharko da, bertan adierazi istripu asegurua nahi duzuen edo ez (gogoratzen dizuegu 3.4.5.eta 6. mailako ikasleek bakarrik dutela asegurua. Gainontzekoak libre zarete guk eskeintzen duguna kontratatzeko, horretarako formularioan adierazi beharko duzue eta 2,5€ ordaindu irteera egunean kirol batzordeko ordezkariren bati)

Formularioa:

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude