Hilabeteko artxiboak: ekaina 2016

MURRIZKETA GEHIAGORIK EZ EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAN

Hezkuntza arloan gastu publikoa arrazionalizatzeko premiazko neurriak ezartzen dituen apirilaren 20ko 14/2012 Lege-Errege-Dekretuak, aldaketa garrantzitsuak ekarriko ditu EAEko ikastetxe publikoetako irakasleen lan-baldintza, ratio eta ordezkapenetan.

Apirilaren 14ko 68/2016 sententziak, goian aipatutako Errege Dekretuaren konstituzionaltasuna konfirmatzen du eta berau aplikatzera derrigortzen du Eusko Jaurlaritza. Neurri hauek irakasleen eskola-ordu eta ordezkapenak egiteko irizpideei eragiten die nagusiki.
Oraindik ezagutzen ez ditugun arren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak hartuko dituen erabakiak, badakigu eragin negatiboa izango dutela irakasle kopuruan eta ordezkapenak egiteko epeetan. Guzti horrek eragin nabaria izango du Euskal Eskola Publikoaren kalitatean.

Egoera hau salatzeko “EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA, GAUR, BIHAR” egistasmoaren sortzaileak (BIHE-EHIGE-SAREAN) adieazpen bat argitaratu dute. Atxikituta bidaltzen dizuegu adieazpen hau.

Murrizketa gehiagorik ez EEPn

Aukeratu ekipazio berria

Familia agurgarriak

Hurrengo ikasturtean kiroletako ekipazioak berrituko ditugu. Hiru proposamen hauek aurkezten dizkizuegu. Boto gehien jasotzen duena enkargatuko dugu. Haur bakoitzak bere botoa eman dezake hurrengo formularioa betetzerakoan ekainak 24 baino lehen.

Eskerrik asko

Irailaren 7tik 23era jarduerak: 15:00 – 17:00

Guraso agurgarriak,

Irailaren 7tik 23era bitartean ikasleak ordutegi trinkoa izango dutenez, Eguerdiko Jardueren Batzordeak 15:00ak eta 17:00ak bitartean zenbait jolas eta tailer antolatuko ditu ikastolan bertan.

Haurrak 17:00etan non jaso? Karlos Santa Maria Plazan, ikastolara igotzeko eskaileren alboan.

Informazio gehiago (kuotak, izen-emate orria, e.a.) jaso nahi izanez gero, mesedez beheko formularioa bidali.

Epea: ekainak 13