Eskola kirolaren hasiera

Familia agurgarriak:

Datorren astelehenetik aurrera, irailak 26, kirol ekintzak hasiko dira.
Talde bakoitzaren ordutegiak eta lekuak honako hauek izango dira:

  • Benjaminak (3. eta 4. maila): asteartea eta osteguna 16:45tik – 18:00ak arte ikastolako zelaietan.
  • Alebin neskak (5,6.mailak): astelehena eta asteazkena 17:30etatik – 18 :30etara Bentaberrin
  • Alebin mutilak (5,6): astelehen eta asteazkenak 17:30-18:30 Berion.
  • ATLETISMOA: ostirala 16:45 etik 18:00 ikastolan.

Gogoratu, entrenatzeko jantzia egokia ekarri behar dela, hau da, txandala edo galtza motza eta zapatilak. Baita ere komenigarria da dutxatzeko edo aldatzeko jantzia ekartzea, norbearen garbitasuna zaintzea baitugu kirolaren helburu garrantzitsu bat ere.

Zalantzak argitzeko kirol koordinatzailearekin harremanetan jarri.

Besterik gabe, adeitasunez
Kirol Koordinatzailea .