Gurasoentzako euskara ikastaroak

Beste urtetan bezala, gure ikastolan ere eskainiko ditugu gurasoentzako Euskara ikastaroak. Donostiako Udaleko Euskaren Zerbitzuak diruz laguntzen ditu.
Parte hartu nahi baduzu, froga egin behar duzu web gune honetan sartzen: htpp://www.ilazki.eus/mailaketa “Ibai Ikastola” jartzen eta gero izena eman behar duzu hurrengo formularioan.
Epea Irailaren 30ean bukatzen da.
Iaz egin bazenuen, ez duzu frogarik egin behar.

Gurasoentzako euskara ikastaroak
Ikastaro hauen helburua da, 2-12 urte bitarteko haurrak dituzten guraso erdaldunak euskarara hurbiltzea, eta guraso euskaldunei hizkuntza gaitasuna hobetzeko aukera ematea.

Ikastaroaren ezaugarri orokorrak

  • Iraupena: 60 ordu, urria-maiatza
  • Erritmoa: 2/3 ordu astean
  • Ordutegia: hasiera batean 15:30 – 16:45
  • Taldeak: 9-15 ikasle
  • Matrikularen prezioa: 60 €