Eguneroko artxiboak: 2016 azaroa 12, larunbata

DSSirez Mugimendu Erotikoa ANTIGUO-IBAETA

ANTIGUO-IBAETAra iristeko prest!

Aurreko astetan Donostiako hainbat auzoetatik pasa da gure DSSioen Putzua: Igeldo, Amara, Zubieta, Egia, Gros, Aiete, Loiola, Bidebieta, Intxaurrondo, Altza … eta oraingoan ANTIGUO !
Gu ezagutzeko aukera galduko duzue?

 

 

 

presentación_DSSirez_aurkezpena

Orain arte, gerturatu garen auzo guztietan, hainbat ekintza eraman ditugu aurrera.

ZurruMargo Txikiak aktibitatearekin, auzoetako txikienekin sexualitatea, maitasuna eta bikote harremanak landu ditugu. Gainera, eta familien presentzia probestuz, gaiari buruzko aholkuak eman ditugu, DSSio anitz bildu ditugu eta gure ZurruMorbo Irratia-n solasaldiak antolatu ditugu.

Gainera, Fleur Play/Erotik Lab tailerra antolatzen ari gara. Tailer hauetan, helduok, “sedukzio eta ligatze” estrategiak eskuratzeko eta esperientziak partekatzeko aukera izan dugu.

Sartu gure agendan!

 

Non?

Azaroak 18, ostirala, Doka Antzokian LIGODROMOA ospatuko dugu. Helduentzako festa izango da; ohiko bikotearekin flirtean aritzeko, bikote berriak ezagutzeko, sedukzioaren jolasaz gozatzeko…beraz, bikotedunak, bikotegabeak, dibortziatuak edo alargunak bazarete gurera etortzera gonbidatuta zaudete!