Eguneroko artxiboak: 2016 abendua 14, asteazkena

KontuKontanitz emanaldiak

KountuKontanizek  informazio hau bidali digu zabaltzeko:

KontuKontanitz ekimenaren baitan ipuin-kontaketa emanaldiak antolatu ditugu Donostiako eta Donostialdeko hainbat ikastetxetan. Horiez gain, kultur etxe etabestelako kultur-espazioetan ere egongo dira emanaldiak. Apuntatu hitzordu guztiak!

Abenduak 1s, astelehena. 17.30. Okendo kultur etxean
Amaia Ruiz de Galarretaren eta Telmo Iruretaren “Telmoren abenturak”
Ana Apikaren “TEA eta bizitza”, autismoaren inguruan.

Abenduak 14, asteazkena. 17.30. Intxaurrondoko Haurtxokoan
Amaia Ruiz de Galarretaren eta Telmo Iruretaren “Telmoren abenturak”
Ana Apikaren “TEA eta bizitza”, autismoaren inguruan.

Abenduak 15, osteguna. 18:00. Donostiako Haur Liburutegi Nagusia (Fermin Calbeton kalea).
Pello Añorgaren “Itsuen ipuinak areago ikusteko”, itsumenaren inguruan.
Ana Apikaren “TEA eta bizitza”, autismoaren inguruan.

Abenduak 18, igandea. 12:00. Tabakalera, Z aretoa.

Gogoratu kontaketa-saioak 7 urtetik aurrerako haurrentzako direla.

KontuKontanitz
Bizitzaren itsasargia / Faro de la vida
T 943 483 344
kontukontanitz@dss2016.eu

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburua
San Sebastián Capital Europea de la Cultura 2016

Sudaderak eta txubaskeroak

Ikastolako guraso elkarteak nahi duzuenok eros ahal izateko, ikastolako logoarekin jertse urdinak aterako ditu berriro. Aurten gainera zirak ere izango ditugu salgai.

Salneurria: 15 €
Haurrentzat eta helduentzat egongo dira neurriak. (haurren neurri txikienak 5urteko haurrentzat)

Eskaria ikastolako idazkaritzan egin daiteke bulego ordutegian edo arratsaldetan gimnasioan jarriko den postuan 16:50tik 18:00tara. Talla guztietako jertse bana izango dugu ondoen doakizuena aukeratu ahal izateko.

Eskariak abenduarren 15 eta 16ean egingo dira eta momentuan ordaindu beharko da.