Hilabeteko artxiboak: urtarrila 2017

Familia zeregina mundu digitalean

ZEIN DA FAMILIEN ZEREGINA MUNDU DIGITALEAN?

Otsailaren 1 eta 2an Eskola Digitala jardunaldien hirugarren edizioa ospatuko dugu, Euskal Eskola Publikoko kide garenok digitalizazioaren bidea elkarrekin egitea helburu duen ekimena. Horretarako adituen hitzaldiak, ikastetxeen esperientziak, enpresen aurkezpenak eta eztabaida-guneak prestatu ditugu.

Familiok gune berezia izango dugu otsailaren 2an. Sendoa Gómez Guerra, pedagogo eta guraso eskolen kolaboratzaileak hausnartzen lagunduko digu gurasoak dugun zereginaz mundu digitalean. Nola lagundu diezaiekegu seme-alabei teknologia berrien erabileran? Nola desberdindu ditzakegu erabilera ludikoa eta ezagupena sortzen duena? Ezin ahaztu gehien arduratzen gaituen gaia: nola finantziatuko da digitalizazioa?

Eztabaidako espazioa ere izango dugu, nahi dituzuen galderak egiteko.

Honekin batera doakizue jardunaldien kartela zuen ikastetxeetan zabaltzeko. Inprimatu eta ageriko leku batean ipini dezakezue, gurasoei bidali eta web gune eta sare sozialetan ipini.

Eman izena ahal bezain laster plazak mugatuak dira eta!

Web gunea: eskoladigitala.euskaleskolapublikoa.eus
Informazio gehiago: 94 416 93 60

Kartela ikusteko sakatu hemen

Nerabezaroari buruzko hitzaldi-tailerrak – Urtarrillaren 27

Ibaetan LH-5 eta LH-6ko ikasleen gurasoei neraberazoari buruz eskainiko diren hitzaldi-tailerren informazioa:

ULERTZEN al DITUGU  NERABEAK?

Nerabezaroari buruzko hitzaldi-tailerrak  gurasoentzat.

Dinamizatzailea: Beatriz Oronoz Artola
Psikologian Doktoratua /Psikoterapeuta

TOKIA: Illara Berri 1-Behea  (Ibaeta-Donostia)
ORDUA: 18:30tatik 20:00arte
PREZIOA: O €
HIZKUNTZA: gasteleraz eta euskaraz
1. saioa: Nerabezaroko aldaketak                    – AZAROAren 25an
2. saioa: Familia aldaketak eta eboluzioa     – URTARRILLAren 27an
3. saioa: Hezkuntza estiloa I: Estilo mota      – OTSAILAren 17an
4. saioa: Hezkuntza estiloa II: komunizazioa… –  MARTXOAren 17an
5. saioa: Gatazkak konpontzen                                – APIRILAren 7an

IZENA EMATEA:   ibaetahitzaldiak@gmail.com
618 488542 (deia edo watsapp) PLAZA MUGATUAK

Antolatzailea:ILAE (IBAETAKO LAGUNEN AUZO ELKARTEA)
Illara berri 1, Ibaeta (Donostia)

Ikusi PDF kartela

Urtarrillak 28ko partiduak

BENJAMINAK

3.MAILA MUTILAK

3 JAKINTZA A 3 JAKINTZA D lar. 12:30 DONOSTIA Benta Berri POL.

3 IBAI IKASTOLA A 3 JESUITINAS  lar. 12:30 DONOSTIA Benta Berri POL.

3 IBAI IKASTOLA B 3 JAKINTZA B lar. 12:30 DONOSTIA Benta Berri POL.

3 IBAI IKASTOLA C 3 JAKINTZA C lar. 09:30 DONOSTIA Benta Berri POL.

3.MAILA NESKAK

3 IBAI IKASTOLA A 3 IBAI IKASTOLA B lar. 09:30 DONOSTIA Benta Berri POL.

  4.MAILA MUTILAK

AXULAR LIZEOA “C” IBAI IKASTOLA lar. 09:50 DONOSTIA BERIO-7

4.MAILA NESKAK

4 IBAI IKASTOLA 4 HERRI AMETSA IKASTOLA lar. 11:30 DONOSTIA FERRERIAS

ALEBINAK

5.MAILA NESKAK

5 IBAI IKASTOLA 1K 5 1K LIZEOTARRAK D lar. 11:30 DONOSTIA Pio Baroja POL.

5-6. MAILA MUTILAK

12:30TAN HASITA TRIANGULARRA(20MINUTUKO PARTIDU AZKARRAK)

IBAI IKASTOLA A- CLARET IKASTOLA B

CLARET IKASTOLA B- IBAI IKASTOLA B

IBAI IKASTOLA A- IBAI IKASTOLA B

6.MAILA NESKAK

IBAI IKASTOLA-SANTO TOMAS LIZEOA -C- lar. 13:10 DONOSTIA AIETE – 2

III mahai ingurua: Kazetaritza vs Kirolariak

Kaixo,

Datorren asteazkenean, urtarrilak 25, Lugaritzeko kultur etxean antolatu dugun mahai ingurura gonbidatu nahi zaituztegu. Ikastolako guraso elkarteak aktiboki parte hartu du ekitaldi hau antolatzen beste ikastetxe batzuekin batera, beraz, ea guztion artean aretoa betetzea lortzen dugun.

Dokumental baten proiekzioak eta mahai inguru batek osatzen dute ekitaldia, bertan, kirolak eta kazetaritzak duten elkarbizitzaren argi-ilunak aztertzen saiatuko gara gaian adituak direnekin.

Gonbitea egina dago eta joaterik ez baduzue lagungu ahalik eta gehien zabaltzen.

Bertan itxaroten zaituztegu.

Ibai ikastolako kirol batzordea.

Ikusi kartela

Urtarrilak 14ko partiduak

BENJAMINAK

3.MAILA MUTILAK

3 JAKINTZA D 3 IBAI IKASTOLA A lar. 11:30 DONOSTIA Benta Berri POL.

3 SAN PATRICIO E 3 IBAI IKASTOLA B lar. 09:30 DONOSTIA Benta Berri POL.

3º SANTA TERESA 3 IBAI IKASTOLA C lar. 10:30 DONOSTIA Benta Berri POL.

3.MAILA NESKAK

3 SAN PATRICIO 3 IBAI IKASTOLA A lar. 12:30 DONOSTIA Benta Berri POL.

3 IBAI IKASTOLA B 3 AXULAR LIZEOA D lar. 12:30 DONOSTIA Benta Berri POL.

  4.MAILA MUTILAK

IBAI IKASTOLA- JAKINTZA B BERIO 10:40

4.MAILA NESKAK

4 AXULAR LIZEOA A 4 IBAI IKASTOLA lar. 10:00 DONOSTIA GASKA KIROLDEGIA

ALEBINAK

5.MAILA NESKAK

5 IBAI IKASTOLA 1K 5 1K LIZEOTARRAK A lar. 10:30 DONOSTIA Pio Baroja POL.

5-6. MAILA MUTILAK

6 IBAI IKASTOLA A 6 IBAI IKASTOLA B lar. 12:30 DONOSTIA Benta Berri POL.

6.MAILA NESKAK

MARY WARD (6) IBAI (6) lar. 12:00 DONOSTIA AIETE – 2

Mendi irteera urtarrillaren 15an-Pagoetako gurutze

BERTAN BEHERA

Aiatik Pagoetako Gurutzerantz: 7.3km / 433m mendi irteera

Noiz: 2017ko Urtarrilaren 15an

Plana: Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00tan eta 10:25tarako Aiara iristea espero dugu. Kotxeak aparkatzeko, Aia erdian badaude aparkaleku txiki bat eta beste pare bat leku herrian banatuta. Herriko aparkaleku guztiak gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.
Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Ibilbidean Zarautz eta Oriko kostaldea ikusi ahal izango dugu.Zenbait arrasto megalitiko zeharkatuko ditugu, eta aurreko mendearen hasieran ekaitzak uxatzeko ezarri zen viacrucis ospetsua.
Bukatzeko Aiara bueltatuko gara. Oso herri polita da etaherriko plazan gure umeak jolasten duten bitartean, helduek zerbait hartuko dugu.

Mapa/Ibilbidea:

Nola joan Aiara:

Istripu asegurua: Mendiko federazioko edo antzeko asegururik ez dutenek, badute egun horretarako asegurua hartzerik, ondorengo formularioa beteaz eta 2,5 euro ordainduz. Lehen hezkuntzako 3, 4, 5 eta 6. mailako ikasleek dagoeneko badute asegurua, beraz ez dute honen beharrik izango. Asegurua nahi duenak formularioa bete eta 2,5 euro ordaindu beharko ditu. Ordainketa egunean bertan kirol komisioko norbaiti egingo zaio.

Formularioa: