Oraingoan mendi federakuntzak eskola kirolerako egiten duen eskaintzaren berri ematera gatoz. 3-5 Ikaslez osaturiko taldeetan mendi ibilbide bat egitean datza 2017ko “ibililadi neurtuak” (talde bakoitzeko ardura izango duen heldu bat joango da beraiekin)
Gertuen geratzen zaigun martxa Andoainen egingo dena da. Ibilbidea, profila eta informazioa atxikitzen dizkizuegu
Jardueraren egitura ikusita (ikasleak arduradun batekin) martxa ikasle “zaharrenei” begira antolatua dago, hau da, minimoki autonomoak izan behar dute haurrek (arduradun bat izango duten arren)
Ibilaldia hasi aurretik hasierako kontrolean talde bakoitzak kontrol txartel bat jasoko du eta ibilaldi osoa gainean eraman beharko dute. Tarteko kontroletan denbora markatuko diete. Ibilaldi neurtuaren helburua erritmo bat mantentzea da kontrol puntuen artean, ez ibilbidea ahalik eta azkarren egitea.
Garrantzitsua:
- Parte hartu nahi duten haurrek beraien artean adostuz egin beharko dituzte taldeak.
- 3-5 haurreko taldeak egin behar dira
- Ibilaldian lagunduko dituen heldu bat aurkitu beharko dute.
- Mail honetara idatzi guk Andoaingo antolatzaileei jakin arazteko. Pausu hau egin gabe ezingo da parte hartu.
- Joan etorria garraiobide publicoetan egitea gomendatzen da, jende asko bilduko da eta aparkatzeko arazoak izango dira.
Parte hartu nahi duten gurasoentzat, haurrentzako ibilaldia den arren, beste ibilbide paralelo bat eskeintzen da.
Izena emateko azken eguna martxoaren 9a izango da.
Triptikoa hemen dago -Andoain-.(IRAKURRI!!!!) http://www.gmf-fgm.org/noticias/203/Marchas-Reguladas-de-2017/