Mintzanet

Mintzanet proiektuari buruzko jaso dugun informazioa:

Kaixo lagun

Zer moduz? Mintzanet proiektua ezagutzen duzu? Euskara on-line eta doan praktikatzeko aukera da. Bertan, bidelagunak (euskaraz ondo dakitenak eta irakasleak ez direnak) bidelariekin elkartzen ditugu (praktikatu nahi dutenak, gutxieneko maila A2-B1 dute).

Atxikita duzu egitasmoari buruzko oinarrizko informazioa eta webgunean gehiago topatuko duzu: mintzanet.net
Gainera, ‘Mintzanet bere ahotan’ atalean partaideen esperientziak ezagutzeko aukera izango duzu: mintzanet.net/category/mintzanet-bere-ahotan/

Zerbait gehiago jakin nahi izanez gero, idatzi info@mintzanet.net helbide elektronikora.

Zeren zain zaude? Animatu eta parte hartu!
Mila esker!