Danborrak, jantziak eta abar berrerabiltzeko

Guraso Agurgarriak,

Erabili ohi ez ditugun gauzak etxean sarritan izaten ditugunez, Guraso Elkarteak baserritar jantziak, abarkak, danborrak eta judogiak biltzea pentsatu du, gure seme-alaben beharren arabera berrerabili ahal izateko.

Beraz, nahi izanez gero, soberan dituzuen baserritar jantziak, abarkak, danborrak eta judogiak, ikastolako idazkaritzara ekar ditzazkezue, martxoaren 13tik aurrera martxoaren 24ra arte.

Sortzen zaizkizuen beharren arabera, zehazki zerbait galdegin nahi izanez gero, posta honetara idatzi mesedez:
kultura-jaiak@ibaigurasoak.eu

Aldez aurretik zuen parte hartzea eskertzen dugu.

Kultura eta Jai Batzordea