Hilabeteko artxiboak: apirila 2017

Golden 5 – Hitzaldia maiatzaren 4an

Guraso agurgarriak:
Golden 5” (Elkarbizitza hobetzeko programa) hitzaldiaren gogorarazi nahi dizuegu . Hitzaldia maiatzaren 4an, 17:30etik 19:30era izango da gimnasioan.

Hizlaria Mª José Lera izango da, Sevillako unibertsitateko psikologian
doktorea  eta  programa  honen  sustatzaileetariko  bat.  Europa  mailan,
errekonozimendua eta sariak jaso dituen programa da eta eskola giroan eragina du,
ikasleen motibazioan eragin positiboa izanik.

Ibai Ikastolan duela 3 ikasturte ezagutu genuen “Golden 5” programa eta gaur
egun klaustro osoa bertan murgilduta gaude. Ingeleseko “Gold” (Urrea) hitzetik
datorren programa honek ikasle guztiek dizdira egitea du helburu, urreak bezalaxe.

Ikastetxeak Mº José bezalako pertsona bat bertara ekartzeko egin duen
ahalegina kontuan izanik, eta hitzaldi hau ETXEKO ELKARBIZITZAra zuzendua izango
denez, bertan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Hitzaldira ezingo da haurrekin etorri. Haur Hezkuntzako ikasleentzat doako
haurtzaintza zerbitzua eskainiko da.

Antolaketari begira, hitzaldian zenbat pertsonek parte hartuko duten jakin
nahiko genuke. Horretarako,  idazkaritzari abisatu apirilaren
28rako.

IGEko eta eskolak elkarrekin antolatutako hitzaldi bat da.

Izen-ematea: ekainak 1etik 23ra antolatutako tailer eta jolasak

Guraso agurgarriak;

Matrikula-epea bukatu da

Ekainaren 1etik 23ra arratsaldez egingo diren eskolaz kanpoko jarduerak antolatzen hasi gara.

Ekintzaren ezaugarriak:

  • Lekua: Ibai Ikastola
  • Ordutegia: 15:00 – 17:00
  • Diru kopurua: 95,00 € / ikasleko
  • Haurrak non jaso: 17:00’tan Karlos Santa Maria Plazan (Ibaetako frontoiaren alboan)

Izen ematea gauzatzeko, web* gunea erabili mesedez edota ondorengo inprimakia bete eta bertan eskatzen diren dokumentuekin batera idakaritzan utzi.

Izen ematearen epea: maiatzak 8a baino lehen.

Adeitasunez,

Eguerdiko jardueren batzordea.

Izen ematea web* gunetik gauzatzeko:

  • Beherago aurkituko duzuen formularioa osatu
  • Maiatzak 8rako, ordainketaren kopuru guztia egin beharko da haurra bakoitzaren IZENA eta BI ABIZENAK aipatuz. Euskadiko Kutxan: 3035 0235 28 2351005505
  • Posta elektronikoaren bitartez (jarduerak@ibaigurasoak.eu) ondorengo dokumentuak bidali:

Ekintza bertan behera uzteko aukera antolakuntzaren esku geratzen da gutxieneko parte hartzaile kopurua lortzen ez bada.