Izen-ematea: irailak 7tik 22ra antolatutako tailer eta jolasak

Guraso agurgarriak;

Irailaren 7tik 22ra arratsaldez egingo diren eskolaz kanpoko jarduerak antolatzen hasi gara.

Ekintzaren ezaugarriak:

  • Lekua: Ibai Ikastola
  • Ordutegia: 15:00 – 17:00
  • Diru kopurua: 90,00 € / ikasleko
  • Haurrak non jaso: 17:00’tan Karlos Santa Maria Plazan (Ibaetako frontoiaren alboan)

Izen ematea gauzatzeko, web* gunea erabili mesedez edota ondorengo inprimakia bete eta bertan eskatzen diren dokumentuekin batera idakaritzan utzi.

OHARRA: Bai HH2 ikasleak eta baita HH3 ikasle berriak ez dira onartuak izango, egokitzapena dela eta.

Izen ematearen epea: ekainak 16a baino lehen.

Adeitasunez,

Eguerdiko jardueren batzordea.

Izen ematea web* gunetik gauzatzeko:

  • Beherago aurkituko duzuen formularioa osatu
  • Ekainak 16rako, ordainketaren kopuru guztia egin beharko da haurra bakoitzaren IZENA eta BI ABIZENAK aipatuz. Euskadiko Kutxan: 3035 0235 28 2351005505
  • Posta elektronikoaren bitartez (jarduerak@ibaigurasoak.eu) ondorengo dokumentuak bidali:

Ekintza bertan behera uzteko aukera antolakuntzaren esku geratzen da gutxieneko parte hartzaile kopurua lortzen ez bada.