Hilabeteko artxiboak: iraila 2017

Ibai Ikastolako 50 urteurrena

Guraso agurgarriak,

Aurten Ibai Ikastolak bere 50. urteurrena ospatuko du eta bertako Guraso Elkarteak gonbite berezi bat helarazi nahi dizuegu.

Urteurrena ospatzeko ideia bilketa bat egiteko asmoa dugu eta horretarako bilera bat egingo dugu urriaren 2an, arratsaldeko 6etan.

Bertara, ikasleak, gurasoak, irakasleak, hezitzaileak, Ikastolako beste langileak eta bertatik pasatako oro dago gonbidatuta.

Honakoa, erronka zaila baina, aldi berean, hunkigarria da eta zuen laguntza behar dugu ospakizun berezi bat antolatu ahal izateko.

Animatu!

Euskara ikastaroak

Guraso agurgarriak,

Ikasturte berria hasi berri dugu eta urtero bezala, Ibai Ikastolako Euskara Batzordeak Ikastolako gurasoei eskaintzen zaizkien euskara ikastaroak antolatzen hasi nahiko genuke.

Horretarako, ikastaro hauengan interesa duzuen pertsona kopurua zehaztu beharko dugu.
Beraz, hala bada, eskertuko genizueke irailaren 20a baino lehen hurrengo formularioa betetzea:

Ikastaroan parte hartuko duzun lehen aldia bada, zure maila zein den jakin nahiko genuke. Horretarako, mesedez sartu http://www.ilazki.eus/mailaketa helbidera eta egin ezazu mailaketa proba, zure izena, ikastetxea (Ibai Ikastola) eta telefonoa adierazi ondoren.

Probari buruzko edozein zalantza izanez gero, Ilazki euskaltegiko ikasketa burua den Mª Jesus Gurrutxagarekin kontaktuan jar zaitezke (telefonoa: 943 42 49 18; posta elektronikoa: ikastetaburua@ilazki.eus).

Euskara ikastera eta erabilera bultzatzera animatuko zaretelakoan,

Ibai Ikastolako Euskara Batzordea