Familia agurgarria,
“Lan-baldintzak hobetu, hezkuntza eraiki” lelopean, ELA, LAB eta STEILAS sindikatuek
datozen 3 hilabeteetarako hainbat mobilizazio iragarri dituzte unibertsitatez kanpoko
irakaskuntza publikoan.
Honakoak dira hauen aldarrikapenak:
- Ratioak gutxitu, langile kopurua handitu! Ba al dakizu gela bakoitzean gero eta
ikasle gehiago dagoela eta jarraipen pertsonala egitea gero eta zailagoa dela? 2008tik gaurdaino 39.000 ikasle gehiago daude hezkuntza publikoan eta irakasle kopurua ez da maila berean igo. - Ikasle guztien duintasuna bermatu! Ba al dakizu Heziketa Bereziko ikasleek
dagozkien baliabideak baino gutxiago jasotzen dituztela? - Liburutegiak bizirik! Ba al dakizu eskolako liburutegi eta mediatekak sustatu
ondoren, hauek giza baliabide gabe uzten ari direla, plaza murriztu edo desagertu delako? - Haurreskolak doakoak! Ba al dakizu 0-2 urteko hezkuntza ez dagoela denon
esku eta haur bakoitzaren familiak urtean 2000€-tik gora ordaindu behar duela? - Ordezkapenak lehen egunetik! Ba al dakizu irakasle bat gaixotzen denean,
hainbat egunetan ordezkoa ez dela bidaltzen? Erkidegoan guztira 44.000 lanegun
ordezkatu gabe geratzen dira ikasturtero. - Behin-behinekotasuna gutxitu! Ba al dakizu behin behineko langileen kopurua
altua dela eta urtez urte klaustroek aldaketa handiak izaten dituztela? - Ba al dakizu Heziberri proiektuaren bitartez LOMCE guztia aplikatzen ari dela
adimistrazioa? LAB, ELA eta STEILASek Euskal Herriko Eskubideen Karta Sozialean
jasoa dagoen hezkuntza ikuspegiarekin bat egiten dute: “pertsona guztiek hezkuntza publiko, euskaldun, plural, laiko eta doakoa eskuratzeko eskubidea dute, aniztasuna integratuko duena eta berdinzalea izango dena generoaren ikuspuntutik (hezkidetza) eta ikuspegi kritikoa sustatuko duena. Hezkuntza sistema propioa izango da eta euskal curriculum deritzana garatuko duena aldarrikatzen dugu”.
Hauek dira datozen hilabeteetan egongo diren mobilizazioak:
- Ostiralero elkartaratzeak egongo dira 12:45tik 13:00tara El Diario Vasco alboko
biribilgunean. - Urrian, hainbat itxialdiz gain, batzar eta hitzaldi anitz ospatuko dira eskola
ezbedinetan. - Urriaren 28an, larunbata, manifestazioak izango dira Gasteiz, Donostia eta Bilbon.
- Azaroan “borroka asteak” izango dira sektore ezberdinetan. Honakoa da plangintza:
o Lehenengo astea: Haurreskolak. Azaroaren 9an lanuztea.
o Bigarren astea: sukaldari eta garbitzaileak. Azaroaren 16an lanuztea.
o Hirugarren astea: Heziketa Bereziko langileak. Azaroaren 23an lanuztea.
o Laugarren astea: irakasleak. Azaroaren 30ean lanuztea. - Abenduaren 12an sektore guztiek lanuztea egingo dute.
Aurreko ikasturtean gertatu zen moduan, LAB, ELA eta STEILAS irakaskuntza publikoko
familien ordezkariekin (guraso elkarteak, federazioak eta EHIGE) harremanetan jarri dira,
mobilizazio hauen aurrean gure babesa eskatuz.
Ibai Ikastolako Guraso Elkarteak, administrazioa gure seme-alaben oinarrizko eskubideak
urratzen ari dela uste du, honek ez baitu kalitatezko hezkuntza publiko bat bermatzen.
Ondorioz, mobilizazio hauei buruzko informazioa eman eta gure erabateko atxikimendua
adierazi nahi dugu; eta hiriko gainontzeko guraso elkarteekin batera, urriaren 28ko
manifestazioan izango gara.
Hau dela eta, urriaren 28ko tanborrada entsegua bertan behera uztea erabaki dugu.
Bukatzeko, urriaren 28an Alderdi Ederren ospatuko diren ekintzetan (makillaje tailerra,
globoak, musika etab.) parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Manifestazioa arratsaldeko 5etan hasiko da, eta bertara mozorroak eta zarata ateratzeko tresnak (zartaginak) eraman ditzakezue.
Bertan elkar ikusiko dugulakoan,
Ibai Ikastolako Guraso Elkartea.