Euskara ikastaroa-Gurasoak, aiton-amonak, zaintzaileak….

Guraso  eta  tutore  agurgarriak,

Ibai  Ikastolako  IGEko  Euskara Batzordeak  2017-­‐18   ikasturteko euskara ikastaroetarako lortu ditugun emaitzak jakinarazi nahi dizkizuegu.

Guraso ezberdinen izen-­emateak aztertu ondoren, 3 euskara maila ezberdin daudela ondorioztatu dugu: oinarrizko maila (Habeko A0 eta A1),  tarteko maila  (Habeko A2) eta maila aurreratua (Habeko B1, B2 eta C1).

Ikastaroak aurrera eraman ahal izateko,  9  pertsona behar ditugu maila bakoitzean.

Zoritxarrez,  ordea,  ez dugu gutxieneko pertsona kopurua lortu. Hau da maila bakoitzean taldea osatzeko falta den ikasle kopurua:

Oinarrizko maila  (asteazkenetan 18:30tatik, 20:30tara):  5  pertsona falta  dira.

Oinarrizko maila  (asteazkenetan 14:45tatik, 17:15tara):  4  pertsona  falta  dira.

Tarteko maila  (asteazken eta  ostiraletan, 15:30tatik,  16:45tara):  7  pertsona  falta dira.

Maila  aurreratua   (astelehen  eta asteazkenetan,  15:30tatik,  16:45tara):  2 pertsona  falta dira.

Izena eman nahi izanez gero, bidali iezaguzu e-­mail bat urriaren 25a  baino lehen euskera@ibaigurasoak.eu -ra.
Animatu!