Ikastolak bidalitako informazioa: 2018-03-06 10:47
Eguerdiko jarduerak
Guraso agurgarriak,
Martxoaren 8aren inguruan eguerdiko jardueren harira honako informazioa igorri
nahi dizuegu:
- Musika eta mugimendua jarduera (HH4-HH5)bertan behera geldituko da.
- Gainontzeko jarduerak ohiko ordutegian eskainiko dira ostegunero bezala.
Horrenbestez, agur.
ZUZENDARITZA
Ikastolak bidalitako informazioa: 2018-03-05 15:05
Guraso agurgarriak,
Ohar honen bidez martxoaren 8ko lanuzteen berri eman nahi dizuegu.
Lanuzteek eragina izango dute 11:00etatik 15:00ak arte, beraz arratsaldeko klaseak, eskola kirola eta autobus zerbitzuak ohikoak izango dira.
- Eskola orduak:
11:00etatik 12:30etara ikasleen zaintza bermatua egongo da maila guztietan.
- Jangela:
Ez da jangela zerbitzurik egongo.
- Eguerdiko autobusa:
Ohiko eguerdiko erabiltzaileek soilik erabili ahalko dute.
- 12:30etan ikasleak jasotzera etorri beharko duzue edo oinez joan beharko dute etxera.
11:30etatik aurrera goiko patioa irekita egongo da kotxeak sartzeko.
Horrenbestez, agur.
ZUZENDARITZA