Eguneroko artxiboak: 2018 apirila 10, asteartea

Ibai ikastolako 50 urteurrenaren mendi irteera

Noiz: Apirilak 15, Igandea.
Ordua: 10:00
Non: Karlos Santamaria Plazan
9,12km / 298m

Irteera Ibaeta auzoko Karlos Santamaria plazatik egingo degu. Igarako poligono industrialetik barneratu eta bukaeraraino joango gara. Han pilotegi bidea hartuta bide asfaltatutik igoko gara Igelgo herriko plazaraino .
Herrian geratzeko aukera izango degu tabernan zerbait hartzeko edo parkean piska bat jolasteko.
Ondoren ibilbidearekin jarraituko degu eta herria pasa ondoren errepide ertzetik abiatuko gara 200 bat metro gutxi gora behera bidegurutz bateraino. Handik ezkerrera egingo degu eta jaisten hasiko gara Murgil bidea topatu arte. Behin Murgil bidea hartuta poligonora iritsiko gara berriro ere eta ibilaldia karlos santamaria plazan bukatuko degu .

Mapa: