Eguneroko artxiboak: 2018 apirila 23, astelehena

MUSIKENEN KONTZERTU PEDAGOGIKOA

Ikastolak bidalitako informazioa:

Guraso agurgarriak,

Musikenen, datorren apirilaren 25ean, asteazkena, 19:30etan egingo den doako kontzertu didaktikorako 100 gonbidapen ditugu. Kontzertuak ordu bete iraungo du gutxi gora behera eta 8 eta 12 urte bitarteko ikasleei dago zuzendua. Haurrak helduekin joan ahalko dira. Hari laukote bat, haize boskote bat, piano bat, perkusio eta dantza talde bat eta euskaraz arituko den hizlari bat izango ditugu bertan.

Ikasle bakoitzak gehienez 4 sarrera eskuratu ahalko ditu.

Sarrerak astelehenetik aurrera idazkaritzan jaso ahalko dituzue.

Agur bero bat,

Zuzendaritza

50. urteurrena- Bazkaria

Guraso agurgarriak:
Ibai ikastolako 50. urteurrenaren inguruan adierazi nahi dizuegu:

MAIATZAREN 19ko BAZKARIA

19an egingo den bazkaria , Ibai ikastolako ikasle, guraso, irakasle eta langile “ohi” direnentzat antolatu da( helduentzako bazkaria da).
Gaur egun, Ibai ikastola osatzen dugun ikasle, guraso, irakasle eta langile guztiak, ekaineko
Ikastolako jaialdi egunean antolatuko den bazkarira gonbidatuta gaude.

50.URTEURRENEKO OROIGARRI GISA KAMISETAK ETA ZAPIAK SALGAI

  • Kamiseta bakoitzak 8 euro balio ditu (haurrentzako eta helduentzako tamaina
    desberdinak daude) eta zapiak 3 euro.
  • SALMENTA:
    • Illarra Elkartean maiatzak 19ko bazkariko sarrerekin batera( apirilaren 20a eta
      apirilaren 27a, ostiralak, 18:00tik 20:00etara)
    • Ikastetxean bertan: Maiatzaren 2tik10era, astelehenetik ostegunera, 16:30 etatik 18:00etara,goiko
      patiotik sartuta atezainarena izandako etxean.
    • Maiatzaren 11tik aurrera idazkaritzan.

BATUKADA ( ekainaren 2an, ikastolako jaialdian)

Batukadan parte hartu nahi duzuenontzat, maiatzeko asteazkenetan, 17:00etan entsaioak egingo dira ikastolan (arduraduna Nuria, musikako irakaslea)

Zalantzarik izanez gero ikastolara deitu,
Agur bero bat,
50. Urteurrena Batzordea