Ikastolak bidalitako informazioa:
Guraso agurgarriak,
Musikenen, datorren apirilaren 25ean, asteazkena, 19:30etan egingo den doako kontzertu didaktikorako 100 gonbidapen ditugu. Kontzertuak ordu bete iraungo du gutxi gora behera eta 8 eta 12 urte bitarteko ikasleei dago zuzendua. Haurrak helduekin joan ahalko dira. Hari laukote bat, haize boskote bat, piano bat, perkusio eta dantza talde bat eta euskaraz arituko den hizlari bat izango ditugu bertan.
Ikasle bakoitzak gehienez 4 sarrera eskuratu ahalko ditu.
Sarrerak astelehenetik aurrera idazkaritzan jaso ahalko dituzue.
Agur bero bat,
Zuzendaritza