Pagoeta-Mendi irteera

Aiatik Pagoetako Gurutzerantz: 7.3km / 433m mendi irteera

Noiz: 2018ko Maiatzaren 20an.

Plana: Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00tan eta 10:25tarako Aiara iristea espero dugu. Kotxeak aparkatzeko, Aia erdian badaude aparkaleku txiki bat eta beste pare bat leku herrian banatuta. Herriko aparkaleku guztiak gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.

Norberak bere ogitartekoa eramango du.

Ibilbidean Zarautz eta Orioko kostaldea ikusi ahal izango dugu. Zenbait arrasto megalitiko zeharkatuko ditugu, eta aurreko mendearen hasieran ekaitzak uxatzeko ezarri zen “viacrucis” ospetsua.

Bukatzeko Aiara bueltatuko gara. Oso herri polita da eta herriko plazan gure umeak jolasten duten bitartean, helduek zerbait hartuko dugu.

Mapa/Ibilbidea:

caminar

 

Pagoetako tontorrak 7,33 km

 

 

Autor: MikelArrizabalagaAizpurua

 

Nola joan Aiara:

Istripu asegurua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren esker, Ibai ikastolako ikasleak mendiko segurua daukate.