BERTAN BEHERA Aiako Harria-Oianleku (Mendi irteera)

BERTAN BEHERA

Igandeko mendi irteera bertan beher utziko dugu. Eguraldi txarra egingo du eta. Hurrengo arte! (2018-11-25)

Azken informazioa: 2018-11-25

Aiako Harria Oianleku 4,51 km

Noiz: 2018 Azaroaren 25

 ERNE EGON: IGANDEAN DONOSTIKO MARATOIA IZANGO DA. BERRIZ, 10:00rretan ZUATZU ENPRESA PARKEAREN  ROTONDAN BILDUKO GARA

Plana: Zuatzu enpresa parkearen rotondan bilduko gara  goizeko 10:00etan eta 10:45etarako Kauso parkinera iristea espero dugu. Kotxeak aparkalekuan utziko ditugu eta aparkaleku guztia gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.
Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Ibilbidea erreza haurrekin egiteko. Behin errepidea pasata, eskubiko bidea hartuta abiatuko gera basoan zehar. Oianleku Ipar deituriko Cromlechera iritsiko gera , Oiartzun aldean dagoen handiena da eta han deskantsu bat hartu ondoren, basoan barrena sartuko gera berriro hasierako aparkalekura iritsi arte.

Mapa/Ibilbidea:

Nola joan Parking Kauso, Oiartzun: https://goo.gl/maps/ZWLB9SZHNaB2

Istripu asegurua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren esker, Ibai ikastolako ikasleak mendiko segurua daukate.