Abenduaren 24an, astelehena OLENTZERO EGUNA ospatuko dugu.
Aurreko urteetan bezalaxe, aurten ere Ibaetan eta inguruetan izango gara Gabon bezperan Eguberriko doinuak jo eta abestiak kantatzen.
Hau duzue egun horretako egitaraua:
- 10:00etan: Aratz taberna aurrean bildu,eta ondoren Ibaeta auzora eta inguruetara joango gara kantari.
- 12.00ak aldera, berriro ere Ikastolan bildu, eta hamaiketakoa izango da denontzat.
- 13:00ak aldera, bukatutzat emango da jaia.
Gurasoak nahiz familiartekoak gonbidatuak zaudete haurrekin batera parte hartzera Gabonetako tradizio honetan.
Entsaioa abenduaren 19an, asteazkena, 19:30 etan Karlos Santamaria plazan egingo da.
Komeni da, bestetik, haurrak ez ezik, bertaratuko zareten gurasoak eta lagunak ere baserritar jantzita etortzea.