Kaixo,
Ibai Ikastolako Guraso Elkartetik, Ibai Ikastolak antolatu duen “Teknologia berrien arriskuak” izeneko hitzaldira gonbidatu nahi zaituztegu.
Xabier San Sebastián psikologoak (Orain Prebentzio Taldea) eskainiko duen hitzaldia otsailaren 6an (euskaraz) eta 7an (gazteleraz) ospatuko da arratsaldeko 18:00etan Ikastolako liburutegian, eta LH-ko 5. eta 6. mailako ikasleek jasoko duten formakuntzarekin hertsiki lotua egongo da.
Berbaldiaren helburua, ikasleekin eta beren familiekin teknologia berriei buruzko hausnarketa egin eta hauen erabilera egokia bultzatzea da.
Bi hitzaldi egiteko aukera izango dugu, bat euskaraz eta bestea gazteleraz. Hala ere, hau hala izateko, guraso kopuru minimo bat izan beharko dugu hitzaldietan. Beraz, etortzeko asmoa baduzue, eskertuko genizueke ondorengo formularioa betetzea.
Etorriko den pertsona kopurua aztertu ondoren, azken ohar bat jasoko duzue izango diren hitzaldiak baieztatzeko.
Zuen interesekoa izango delakoan,
Ibai Ikastolako Guraso Batzordea
Oharra: Egun horretan Ikastolan aparkatzeko aukera izango duzue.
URTARRILAK 12KO PARTIDUAK
BENJAMINAK
3.MAILA MUTILAK
UR JAIALDIA
11:00 Zuhaizti kiroldegia
3.MAILA NESKAK
UR JAIALDIA
11:00 Zuhaizti kiroldegia
4.MAILA MUTILAK
jai
4.MAILA NESKAK
jai
ALEBINAK
5.MAILA NESKAK
5 IBAI IKASTOLA 1K ATSEDENA
5.MAILA MUTILAK
AMARA BERRI H.I. “E” IBAI IKASTOLA lar. 11:00 DONOSTIA MARTUTENE
6.MAILA NESKAK
SAN PATRICIO -B- (6) IBAI (6) lar. 09:00 DONOSTIA EKINTZA
6.MAILA MUTILAK
6º 1K SUMMA ALDAPETA B 6 IBAI IKASTOLA lar. 13:00 Pako Yoldi
Lasarte Oria Buruntza 10,49 km
BERTAN BEHERA
Igandeko mendi irteera bertan beher utziko dugu. Eguraldi txarra egingo du eta. Hurrengo arte! (2019-01-12)
Azken informazioa: 2019-01-12
Noiz: 2019 Urtarrilaren 13
Plana: Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00etan eta 10:15etarako Lasartera iristea espero dugu. Kotxeak aparkalekuan utziko ditugu eta aparkaleku guztia gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.
“Ford Easo Motor”aren ondoan dagoen Frontoian bilduko gara martxa asteko.
Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Mapa/Ibilbidea:
Nola joan Lasartera:
Istripu asegurua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren esker, Ibai ikastolako ikasleak mendiko segurua daukate.