Gelako guraso ordezkariak

Ikastolako Guraso Elkarte (IGE) anitz bat osatu nahi dugu, Ibai Ikastolan etengabeko hobekuntza sustatu eta eskolarekin batera hezkuntza-komunitate aktibo eta dinamiko bat bultzatzeko.

IGE-ren xedea ikastolako familia guztien ordezkari izatea da, maila guztietako umeen guraso edo legezko tutoreen partaidetzarekin. Helburu hori lortzeko, gela bakoitzeko guraso ordezkari bat eta haren ordezko bana izendatzea erabaki zen Ez-Ohiko Asanbladan (2019/04/11). Funtzio nagusia familiak, IGE eta eskolaren arteko bitartekari izatea da. Inplikatuen arteko komunikazioa hobetzea lortu nahi da honekin, lehen-eskuko informazioa zabalduz eta partehartze orekatua lortuz.

Konkretuki, alde batetik, IGEko bileretara bertaratzea eskatuko zaio eta batzorde batean integratzea, eta ondoren, bileratan landutako gaiak gelako beste gurasoei zabaltzea. Gela barneko esparruan eskolarekin elkarbanatzeko proposamen edo kezka orokorrak azaleratuko balira, haiek bideratuko lituzke.

Hau guztiagatik, ikastolarekin eta ikastolarentzat lan egiteko prest dauden guraso dinamikoak eta boluntarioak nahi ditugu gelako ordezkari izateko eta IGEn integratzeko. Ikasturte hasierako guraso bileran, bolondres aurkezten direnen artetik bozkatuko dira guraso ordezkariak eta hauen ordezkoak. Guraso boluntariorik ez balego zozketaz aukeratuko dira gelako guraso guztien artetik. Zozketatik salbuetsiko dira lehendik ordezkari izandakoak. Gutxieneko konpromezua 2 kurtsokoa izatea eskatuko da.

Honetaz gain, parte hartzeko aukera ugari dago eta edozein guraso edo legezko tutoreri irekia:
Batzorderen batean parte hartuz: eskolaz kanpoko jarduerak, eskola kirola, administrazio eta kontabilitatea, informatika, euskara, festak, danborrada… IGEk kudeatzen duen lan guztia aurrera eramateko ezinbestekoak dira, lan hori gabe zerbitzu asko desagertzeko arriskuan leudeke.
Asanblada orokorra edo/eta bileretara bertaratu eta proposamenak bozkatuz.
– Deialdi puntualak egiten direnean kolaboratzaile moduan aurkeztuz.
Iradokizunak helaraziz telefonoz zein idatziz, egiten diren inkestak erantzunez.
– Antolatzen diren ekintzak sustatu eta haietan parte hartuz…

Zure zain gaude, anima zaitez!!

Harremanetarako edota guraso ordezkari bezela aurkezteko ordezkari@ibaigurasoak.eu helbidera idatz dezakezue edo hurrengo formularioa formularioa bete.