Leitza-Santa Kruz-Kornieta (aritz) 8,62 km

Kaixo,

Biharko mendi irteera eguraldi txarra dela eta bertan behera gelditu da. (2019-11-02)

Leitza-Santa Kruz-Kornieta (aritz) 8,62 km

Noiz: 2019 ko azaroaren 3a

Plana: Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00etan eta 10:30etarako Leitza herrira iristea espero dugu. Kotxeak aparkalekuan utziko ditugu,aparkaleku guztia gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara. Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Leitzako udaletxetik igoko gara, garbitegi polit batetik eta San Migeleko elizatik igaroz.. Hilerria ondoren , galtzada batek Santa Krutz ermitara eramango gaitu eta han hegoaldera abiatuko gera PR seinaleak jarraituz igoera gogor batetik. Aurrerago igoera lasaituko da zelai polit batzuetatik igaroz eta azkenik Kornietako gailurrera iritsiko gera , aintzinan Aritz deiturikoa.
Pista batetik jaitsiko gera eta zutabe elektriko batetik pasatzean , bidetik aldenduko gera,
Bigarren usategia pasatzean, basoruntz abiatuko gera, berrio ere Santa Kruz ermitatik pasatuz, baina oraingoan Viacruciseko bidea hartuko dugu galtzadara iritsi arte .
Mapa/Ibilbidea:

Powered
by Wikiloc

Nola joan Leitzara: https://goo.gl/maps/7tHTFtboHC92

Istripu asegurua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren esker, Ibai ikastolako ikasleak mendiko segurua daukate.