Eguneroko artxiboak: 2019 azaroa 12, asteartea

BERTAN BEHERA-Mendi irteera -Ulia – San Pedro

BERTAN BEHERA

Igandeko mendi irteera bertan beher utziko dugu. Eguraldi txarra egingo du eta. Hurrengo arte! (2019-11-16  17:20)

Uliatik San Pedrora ( 7,91 km )

Noiz: 2019ko azaroaren 17a

Plana: Oraingoan DV ko parkinean geratu beharrean, 10.20etarako Sagueseko saskibaloi kantxetan geratuko gera. Mendi martxari 10.30etan hasiera emango diogu. Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Ibilbidearen hasieran igoera gogor samarra izan arren,ibilbidea haurrekin egiteko aproposa da. Uliako zonalde desberdinak ezagutzeko aukera izango dugu beti ere Kantauri itsasoa bistaz galdu gabe. Hamaiketako on bat egin eta indarrak hartu ondoren, azken txanpari helduko diogu. San Pedro La plata itsasargiaren ondotik pasa eta San Pedroko Puntasera iritsiko gara eta handik San Pedro herrira. Behin txangoa bukatuta, autobusa, trena (Herreran) edo trago on bat hartzeko aukera izango dugu .

Oharra: Eguraldiak ez badu laguntzen mendi martxa bertan behera geldituko da baina beste plan bat burutuko dugu. Ibaetako plazan 10.45etan geratuko gara eta Alde Zaharrera eta Urgulera joango gera.

Mapa/Ibilbidea:

Powered by Wikiloc

Nola joanSagueseko saski baloi kantxetara: https://goo.gl/maps/vkiPZAxncPej4M6L7

Istripu asegurua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren esker, Ibai ikastolako ikasleak mendiko segurua daukate.