Kaixo,
Aurtengo kirol batzordekideek dugun egoera dela eta oso zaila egiten zaigu eski irteera aurreko urteetan bezela antolatzea. Gure egoera pertsonalak direla eta ezin dugu ziurtatu igande konkretu batean joateko aukera izango dugunik . Hala ere, pena ematen zigun bertan behera uztea eta beste irtenbide bat proposatzen dizuegu taldean eskiatzera joan ahal izateko.
Aretteko eski estazioak Donostiatik autobús bat antolatzen du aste buruero, Erreserba beraien web orrian egin dezakezua azpian uzten dizuegun estekan:
Guk proposatzen dizuegun eguna Otsailaren 16a da. Modu honetan bakoitzak bere erreserba kudeatu dezake inongo arduradunik gabe eta gainera ez da beharrezkoa autobusa betetzea.
Eskiak alokatu behar dituenak ere badu web orritik hartzeko aukera:
https://www.n-py.com/es/arette-pierre-saint-martin/reserva/alquiler-material-esqui/sarl-loca-ski
Agurtu aurretik kirol batzordean sartzeko gonbitea egin nahi dizuegu, laguntza guztia ongi etorria izango da.
Besterik gabe aukera gustoko izango duzuelakoan, ondo izan!
Ibai ikastolako kirol batzordea.