Jaizkibel 2020 GOT -Otsailak 2

Informazio guztia ikusteko: https://gotorientazioa.org/2020-jaizkibel-2/

Gipuzkoako V. Orientazio liga herrikoiaren 2. proba Jaizkibelko maldetan burutuko da, zeazki Guadalupeko eremuan.

Alberto Tapiz 2018. urteko otsaila eta martxoan egindako mapa berrian.

Mapa, 2018ko otsailean Alberto Tapizek egindakoa da. Proba, 1:7.500 eskalako mapekin egingo da ibilbide gorri eta laranjaren kasuan (A4 tamainuan), eta horia berriz 1:5.000 eskalan (A4 tamainuan). Ibilbidearen trazatzaileak Gorka Obeso eta Aran Lertxundi izango dira.

Izen emate epea urtarrilaren 30ean osteguna gaueko 22.00 tan itxiko da. Antolaketak, parte hartzea uste baino haundiagoa bada, izen ematea lehenagotik ixteko aukera izango du, arren ez itxaron azken unera arte izena emateko.

Probaren harrera gunea, Guadalupe Santutegian izango da, parkinga eta probako helmuga kokatua dauden lekuan. Guadalupera iristeko Hondarribia eta Lezo lotzen dituen GI-3440 errepidea jarraitu behar da. Kalkulatu 15’ bat minutu behar direla Hondarribitik iristeko.