
Kaixo denoi,
Zer moduz zaudete? Astebete pasatxo daramate seme-alabek eskolarik gabe eta familia bakoitzaren antolaketa desberdina denez , egoerak ere desberdinak izango direlakoan nago. “Kaos” honetan orden pixka bat jartzea ez da erraza, alde batetik eskolak bidalitako lanak, web orriak eta gainontzeko baliabide digitalak, bestetik etxean sartuta “egunerokotasunari” eutsi behar, gehi zuetako askoren “telelana”. Ziur nago egunak pasa ahala errutinak markatzen joango zaretela, familia bakoitzak bere beharren arabera.
Gure aldetik ikasleen lanen jarraipenari eta familiekin harremanetan egoteari eman nahi diogu lehentasuna. Ikasleen notak datorren astean bidaltzeko moduan egongo direla uste dugu.
Orain zuen kezkak, zalantzak, iradokizunak…jaso nahiko genituzke, zuen beharrei ahal dugun neurrian erantzuteko Guraso ordezkarien bidez jasotzea aproposa dela iruditzen zait, zer diozue?
Honekin batera gurasoei zuzendutako web orri interesgarria bidaltzen dizuet
(Euskaraz bakarrik dago) zuen artean egokia iruditzen bazaizue partekatzeko edo zuen web orrian lotura egiteko
https://www.guraso.eus/
Besterik gabe, besarkada handi bat zuentzat eta muxu handi bat etxeko seme-alabentzat
Anabel Anta
IBAI ikastolako zuzendaria
Ikastolatik jasotako mezua: 2020-03-23 17:34