Eguneroko artxiboak: 2020 martxoa 12, osteguna

Aldundiak eskola kirola eta federatutako kirola suspenditu ditu

Egun on:

Honekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eskola kirola eta kirol federatuan hartutako neurrien berri eman nahi dizuegu.
Horren inguruko informazioaren jarraipena egiteko Gipuzkoa kirolak web gunean jarritako lotura atxikitzen dizuegu:
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kirolak/coronavirus-informazioa

Kirola Batzordea.

2020-03-12 Informazioa:

ALDUNDIAK ESKOLA KIROLA ETA FEDERATUTAKO KIROLA SUSPENDU DITU

Harkaitz Millan: “Sortutako egoera ikusita, beharrezkoa da zuhurtasun irizpide bat mantentzea eta eskolaren esparruan hartutako prebentzio neurriekin koherenteak izatea”.

Eskola kirolen eta kirol lehiaketen bideragarritasunaren inguruan sortu diren zalantzak  ikusita, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eskola kirola (lehiaketak eta entrenamenduak) eta federatutako kirola etetea erabaki du. Erabaki hau Gipuzkoako kirol federazioei eta entitateei jakinarazi zaie gaur goizean helburu honekin ospatu den bileran

Eskola-kirolako jarduerak etetearen erabakia hezkuntza zentro guztietan eskolak etetearen erabakiaren bat dator; zentroen parte-hartze unibertsala eta homogeneoa ezin ziurtatu daitekeen egoera izanik, lehiaketak aldatuko lituzkeelako. Bestalde, oinarrizko zuhurtasun irizpideak ere hezkuntza zentroei proposatutako neurriarekin bat etorriz jokatzeko komenigarritasuna adierazten du, prebentziozko osasun neurriak aplikatuz eskola ingurunearekin parekagarriak direnak. Zuhurtasun eta koherentzia irizpide bera aplikatu zaio kirol federatuari, eta hori horrela, dagokien federazio nazionalek hartutako erabakia Gipuzkoako lurraldean eta kategoria guztietan ere aplikatzearen komenigarritasuna ikusi da;   kadeteak,  Kultura eta Kirol Sailaren menpe daudenak, barne.