Familia agurgarriak,
Larrialdi egoera honek eskatzen dituen segurtasun neurriak bermatze aldera bihartik aurrera ikastetxea itxita egongo dela adierazi nahi dizuegu. Zuzendaritza ere, irakasleak bezala, etxetik telelanean arituko gara, beraz gurekin harremantzeko emaila erabili beharko duzue:
idazkaria@ibaiikastola.eus; ikasketaburua@ibaiikastola.eus ; zuzendaria@ibaiikastola.eus
Oharra:
Hezkuntza Sailak, COVID-19k eragindako osasun publikoko larrialdi-egoeraren aurrean,
honako erabaki hauek hartu ditu:
Jantokirako bekak: Eskola jantokiak erabiltzen dituzten ikasleentzat aurreikusitako laguntzei eutsiko die Hezkuntza Sailak. Horretarako baldintzak betetzen dituzten familiek ezarritako zenbatekoa jasoko dute. Hezkuntza Sailak eskabideen zati bat ebatzi eta ordaindu du dagoeneko; oraindik jakinarazi gabe daudenek erreklamazioak egiteko beste epe bat izango dute. Ebazteke daudenak jakinarazi ondoren, beste epe bat zehaztuko da sor daitezkeen erreklamazioetarako.
Jantokiko kuotak: Familiek ez dute jantokiko kuota ordaindu beharrik izango, aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etenda dagoen aldian. Familiaren batek jarduerarik gabeko aldiari dagokion kopururen bat ordaindua balu, zenbateko hori itzuli egingo zaio.
Aldaketak jaso ahala helaraziko zaizkizue.
Zaindu eta gogoratu lehentasuna zuen familien ongizateak duela,
Laster arte,
Zuzendaritza
Ikastolatik jasotako mezua: 2020-03-18 12:33