Eguneroko artxiboak: 2020 martxoa 28, larunbata

Familiek dituzten kezkak-Jasotzeko Galdetegia

Baikaratik bidali diguten inkesta hau helarazi nahi dizuegu, nahi duenak bete dezan. Beheko mezuan esteka dezue.

image003

Guraso Elkarte agurgarria:

Bizi dugun aparteko egoera honetan, ahal den modurik egokienean atenditu nahi ditugu ikastetxe publikoetako familiak, eta laguntzea gure esku ez dagoenean, zuen kezkak dagokionari helarazi.

Horretarako, galdetegi bat sortu dugu. Helarazi mesedez galdetegi hau zuen ikastetxeko familiei: https://www.ehige.eus/eu/quiz/galdetegia/

Lasai bete dezakezue, konfidentzialtasun osoz tratatuko bait ditugu datu guztiak.

Mila esker zuen laguntzagatik.

Guraso ordezkariak

IbaiIkastola

Kaixo denoi,

Zer moduz zaudete? Astebete pasatxo daramate seme-alabek eskolarik gabe eta familia bakoitzaren antolaketa desberdina denez , egoerak ere desberdinak izango direlakoan nago. “Kaos” honetan orden pixka bat jartzea ez da erraza, alde batetik eskolak bidalitako lanak, web orriak eta gainontzeko baliabide digitalak, bestetik etxean sartuta “egunerokotasunari” eutsi behar, gehi zuetako askoren “telelana”. Ziur nago egunak pasa ahala errutinak markatzen joango zaretela, familia bakoitzak bere beharren arabera.

Gure aldetik ikasleen lanen jarraipenari eta familiekin harremanetan egoteari eman nahi diogu lehentasuna. Ikasleen notak  datorren astean bidaltzeko moduan egongo direla uste dugu.

Orain zuen kezkak, zalantzak, iradokizunak…jaso nahiko genituzke, zuen beharrei ahal dugun neurrian erantzuteko Guraso ordezkarien bidez jasotzea aproposa dela iruditzen zait, zer diozue?

Honekin batera gurasoei zuzendutako web orri interesgarria bidaltzen dizuet

(Euskaraz bakarrik dago) zuen artean egokia iruditzen bazaizue partekatzeko edo zuen web orrian lotura egiteko

https://www.guraso.eus/  

Besterik gabe, besarkada handi bat zuentzat eta muxu handi bat etxeko seme-alabentzat

Anabel Anta

IBAI ikastolako zuzendaria

Ikastolatik jasotako mezua: 2020-03-23 17:34