Udaleko Euskara Zerbitzua-tik:
Orain, Euskaraldiaren antolatzaileekin bat eginez #EtxealditikEuskaraldira entrenamenduan parte hartu ahal izango duzue, bai ondoan dituzuen etxekoekin, eta telefonoz edo sareko bideo deien bidez harremana duzuen senide, lagun eta lankideekin ere.
Baina…
ZER DA ZEHAZKI?
Euskaraldirako motorrak berotzen joateko bi asteko entrenamendua.
NORI DAGO ZUZENDUA?
Euskaraz gehiago hitz egin nahi duenari.
ZER EGIN BEHAR DUGU?
- Apirilak 21-23, hausnarketa: nola hitz egiten dut etxekoekin eta etxetik harremana dudanekin?
- Apirilak 24-30, entrenamendua: proposamen bat egingo dizuegu egunero, hizkuntza ohiturak aldatzeko edo finkatzeko.
- Maitzak 3, ekimen bateratua.
Eta, orduan, gaur…
HAUSNARKETA NOLA EGIN?
- 1. pausoa, zerrenda bat egin: orri batean idatzi etxekoen, kideen eta lagunen izenak.
- 2. pausoa, hizkuntza ohitura zehaztu: izen bakoitzaren ondoan erabiltzen duzuen hizkuntza identifikatu eta idatzi (eus, gaz, erdi.).
- 3. pausoa, hizkuntza aldaketa norekin zehaztu: zerrendan gaztelaniaz edo ele bietan direnen artean nor aukeratuko duzun erabaki eta markatu.
Ariketa nola egin hobeto ulertzeko, ikus ondoko bideoa
(Interneteko edukiak hobeto ikusteko komeni da urrutiko mahaigaineko loturatik ateratzea).
Ohitura aldaketa etxean hasten da!Animatu, eta parte hartu!