Eguneroko artxiboak: 2020 maiatza 5, asteartea

Izen-ematea: eguerdiko jarduerak 20/21

Guraso agurgarriok :

Datorren ikasturteari begira, eguerdiko jarduerak antolatzeko izen-ematea orain egitea beharrezkoa da.

  • Jarduera hauetan parte hartzea borondatezkoa da, beraz haurren nahiak kontutan hartzea garrantzitsua da.

Izen-emate epea ekainaren 9an, asteartea, bukatuko da.

Izen ematea gauzatzeko, mesedez ondorengo formularioa bete.

Adeitasunez,

EGUERDIKO JARDUERETAKO BATZORDEA

Ikastola-Familientzat oharra

IbaiIkastola

Familia agurgarriak,

Zer moduz zaudete?

COVID-19ak sortutako egoera denentzat zaila izaten ari bada ere, badakigu familia batzuentzat bereziki gogorra izaten ari dela. Espero dezagun joan zen astean Gobernuak iragarritako konfinamendua leuntzeko prozesuak polili-poliki egunerokotasuna berreskuratzeko eta aurrera egiteko balio dezan.

Hasieratik gure lehentasuna izan da gure ikasleen jarraipena egitea eta familiekin harremana indartzea, gure eskura dagoen laguntza eskainiz, eta horretan dihardugu. Ildo horretatik Hezkuntza Sailak argitaratutako Hezkuntza Planak familiekiko jarraibideak ematen ditu:

Konfinamendu-aldian, ikastetxeen eta familien arteko komunikazioak egiten ari dira, batez ere bide telematikoz (posta elektroniko bidez, telefonoz…). Komunikazio hori indartu behar da, bai haien seme-alaben bilakaera akademikoari buruzko orientabideak emateko, bai bilakaera horretan laguntzen jarraitzeko, baita ebaluazio- eta kalifikazio-prozesuan kontuan izango diren alderdien berri emateko ere —egindako berregokitzapenekin lotzen diren alderdiak dira—. Ebaluazio- eta kalifikazio-prozesuan kontuan izango diren alderdien berri emateko ere indartuko da komunikazioa.

Une honetan, familiaren eta ikastetxearen arteko komunikazioak garrantzi handia du, horregatik tutoretzaeta orientazio-ekintzak indartu ditugu , informazioa bi norabideetan jasotzeko asmoz.Lankidetza ezinbestekoa izango da hirugarren hiruhileko honetan ikaslearen garapenari buruzko egin beharreko eskola-jardueraren ebaluazioan, izan ere eskola-lanen jarraipena egiteko ikasleengandik eta familiengandik jasotako informazioa baliagarria izango da.

Beti bezala, edozein zalantza argitzeko gurekin harremanetan jar zaitezte.

Ondo segi,

Zuzendaritza

Ikastolatik jasotako mezua: 2020-05-04 14:05