Eguneroko artxiboak: 2020 maiatza 19, asteartea

Ibai Ikastola- Ebaluazio oharra

IbaiIkastola

Donostian, 2020ko maiatzaren 18an

Familia agurgarriak,

Aurreko gutunean aipatzen genizuen bezala Hezkuntza Sailak Hezkuntza Plana izeneko dokumentuan “2019-20 ikasturteko azken hiruhilekorako eta 2020-2021 ikasturtearen hasierarako jarraibideak“ argitaratu zituen. Eskola jarduera ez presentzialak metodologia aldatzera, programazioak birmoldatzera, gutxienezko helburuak zehaztera eta ikasleen jarraipenean egokitzapenak egitera eraman gaitu eta honekin batera, ikasturte amaierako ebaluazioa nola egingo dugun erabakitzera.

Etengabeko prestakuntza-ebaluazioaren esparruan, amaierako ebaluazio integratua egitea; urrutiko prestakuntzan zehar emandako prestakuntzak gehitzeko balioa izango luke. Kasu horretan, lehen bi ebaluazioetan lortutako emaitzak hartuko dira kontuan, horiek izango baitira azken kalifikazioa zehaztuko dutenak, eta hirugarren hiruhilekoan lortutako emaitzak modu osagarrian gehituko zaizkie.

Hirugarren ebaluazioa barne hartuko duen azken ebaluazioa egingo dugu.

Ikasturte amaierako ebaluazioan lehen eta bigarren ebaluazioetan lortutako kalifikazioak oinarritzat hartuko dira, 3.hiruhilekoan ikasleek eskuratutako lorpenak gehituko dira, modu positiboan soilik.

Errepikapenei buruz, ikasleren batek errepikatu beharko balu, lehenengo bi hiruhilekoetan oinarritutako irizpideak kontutan hartuko ditugu, eta ez du ikasle batek ere pandemia egoera honek eraginda errepikatuko.

Azalpen gehiago beharko bazenukete irakasleekin edo gurekin harremanetan jar zaitezkete.

Ondo izan,

Zuzendaritza

Ikastolatik jasotako mezua: 2020-05-18 13:05