Hilabeteko artxiboak: ekaina 2020

ZABALDU: Jangela 2020/21 murrizketak

Kaixo,

Azken bileran ikastolak transmititutako informazio kezkagarria helarazi nahi dizuegu. Hurrengo ikasturterako Ibai Ikastolak izango dituen irakasleen zerrenda (RPT-a) bidali dute Hezkuntza Sailetik, eta iazkoarekin konparatuz murrizketak egon dira. Kezkagarriena jangelako arduradunaren jardunaldia erdira murriztu dutela izan da eta hori aldatzen ez bada, ezingo da jantoki zerbitzua ikasle guztiei eskaini (ikasleen erdia jangela gabe geratuko dira).

Erabakia ez da datu teknikoetan oinarritu (Ikastolak pasatako inkestak dio, erabiltzaile kopurua ez dela jeitsiko 2020/21), badirudi erabaki politiko unilaterala dela eta eskola gehiagotan modu orokorrean egin dela. Gaur prentsan atera da:
Ikastolak alegazioak aurkeztu ditu, guraso elkarte ezberdinak ere idatziak prestatzen ari dira, baino komenigarria litzateke familiek ere, modu indibidualean Hezkuntza Sailari azalpenak eskatzea eta kexak helaraztea. Horretarako Eusko Jaurlaritzaren Zuzenean atariaren formulario hau erabil daiteke:
Laster bilerako akta bidaliko dugu eta bertan, detaile gehiago izango dituzue. Bestalde, hurrengo egunetan, inguruko eskoletako Guraso Elkarteekin bilera egingo da, Baikararekin ere harremanetan gaude eta Anabel Zuzendariak ere berriren bat duenean jakinaraziko digu.
Panorama honen aurrean, 2020/21 ikasturtea oso konplikatua aurreikusten da eta datozen astetan Guraso Elkartearen beste bileraren bat egitea beharrezkoa izan daiteke. Deialdia bidaliko da.