Noiz: 2022 OTSAILAREN 27
Plana: Oraingoan DV ko parkinean geratu beharrean, 10.20etarako Sagueseko saskibaloi kantxetan geratuko gera. Mendi martxari 10.30etan hasiera emango diogu. Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Ibilbidearen hasieran igoera gogor samarra izan arren, ibilbidea haurrekin egiteko aproposa da. Uliako zonalde desberdinak ezagutzeko aukera izango dugu beti ere Kantauri itsasoa bistaz galdu gabe. Hamaiketako on bat egin eta indarrak hartu ondoren, azken txanpari helduko diogu. San Pedro La plata itsasargiaren ondotik pasa eta San Pedroko Puntasera iritsiko gara eta handik San Pedro herrira. Behin txangoa bukatuta, autobusa, trena (Herreran) edo trago on bat hartzeko aukera izango dugu .
Mapa/Ibilbidea:
Nola joan Sagueseko saski baloi kantxetara: https://goo.gl/maps/vkiPZAxncPej4M6L7