Ukraniaren aldeko bilketa- Ibaetan

bilketa datak Ibaeta-Recogida Ucrania

Lerro hauen bitartez, Euskadiko Ukraniari Laguntza Elkartearekin lankidetzan, Ibaetan martxan jarriko dugun bilketari berri eman nahi dizuegu, eta bide batez, baita laguntza eskatu ere.

Elkartearen arduradunarekin hitz egin ondoren, eta gure laguntza aldez aurretik eskertuz, honako hau adostu dugu.

Bilketa Igara Bidea 18n (portalaren ondoan dagoen txokoan) burutuko da, astean bi egunetan.

Badakigu bilketa gune txiki asko daudela, baino gure helburu nagusia, ahal dugun guztia biltzeaz gain, bildutakoa kutxetan eta aipatu dizkiguten baldintzak jarraituz, jada sailkatuta entregatzea da, gainezka daudenei lana errazteko asmoz.

Jarraian Elkartearen egoitzara eramango genituzke eta handik zuzenean Ukraniara astean behin.

Ukraniak gure laguntza behar du.

Edozein zalantza argitzeko deitu 636441293 telefonora (Aitziber)
Mila esker.

LH3A ko ordezkariak (Aitziber eta Leire)

Jarraian atxikita doakizue gauzen zerrenda eta baita bilketaren ordutegiak ere.

HIGIENEA: pardelak, toalitak, hortzetako pasta eta eskuila, bizarra moztekoak.

ARROPA: eskularruak, neguko berokiak, arropa termikoa, galtzerdi potoloak, bufandak, neguko txanoak.

JANARIA: fruitu lehorrak, esnerik gabeko txokolatea, gailetak, kontserba-latak, barrita energetikoak, esne-hautsa.

OSASUN TRESNERIA: benda esterilak, gasak, bata kirurgikoak, maskarilla kirurgikoak, arnasketa babesteko maskarillak, zauriak sendatzekoak.

BESTEAK: termoak, su txikiak (kanpinekoak), poxpoloak, kandelak, linternak, pilak, elektrizitate sorgailuak.
KARTOIZKO KUTXAK.

BILKETA:
MARTXOAN ZEHAR, ASTEARTE ETA OSTEGUNETAN 16.30/19.00
IGARA BIDEA 18 (portalaren ezkerraldean dagoen txokoan)