Hilabeteko artxiboak: apirila 2022

Iturrioz – Gazume mendi irteera

Noiz: 2022ko Maiatzaren 1 an

Plana: Oraingoan Iturriozera joango gara. Bertatik Gazume mendia igotzeko bidea hartuko dugu, mendiaren ipar aldetik.
Hego isuri aldetik jeitsiko gara ondoren eta Ernioko alderdi ikusgarriena ikusi ahalko dugu.
Hemendik, Zelatunera iritsiko gara eta muinean zelai eta bordaz gozatzeko aukera izango dugu.

unnamed
Nahi dutenek Ernio igotzeko aukera izango dute (kilometro batetara dago gaina). Gainontzekoak, Zelatunen atsedena hartzen geldituko dira.Taldea berriz elkartu ondoren, Iturriozeko norabidea hartuko dugu Gazumeko hego isuri aldetik mendi martxa bukatzeko.

Elkartzeko ordua eta tokia: DVko parkinean goizeko 10:00etan Iturriozera 10:30 ak aldera iristeko. Kotxez joango garenez, ahalik eta kotxe gutxienen artean banatzen saiatu beharko gara..

Iturriozera nola iritsi: