Familia agurgarriak:
Donostian,2022ko urriaren 17an
Familia agurgarriak,
2022/2023 ikasturtearen lehenengo hiruhilekoan ikastetxeko Ordezkaritza
Organo Gorenaren berrikuntza egin behar dela jakin arazi nahi dizuegu. Ikastetxeko
ordezkaritza-organo gorena berriak 2022ko abenduaren 16a baino lehen egon
beharko du osatuta.
Zure burua HAUTAGAI (ama edota aita, biak izan daitezke) modura aurkeztu
nahi baduzu, urriaren 19tik 28ra bitartean zure izena eman beharko duzu. Izena
emateko email bat bidali helbide honetara mesedez:
lehendakaritza@ibaigurasoak.eu
Hezkuntza Sailaren helbide honetan informazio gehiago duzu:
https://www.euskadi.eus/unibertsitatez-kanpoko-ikasketen-antolamendua-gobernu-
organoak/web01-a2hikast/eu/
Besterik gabe, ondo izan
Zuzendaria