Todas las entradas de: Ibai Gurasoak

Eskolaren itxiera

IbaiIkastola

Familia agurgarriak,
Larrialdi egoera honek eskatzen dituen segurtasun neurriak bermatze aldera bihartik aurrera ikastetxea itxita egongo dela adierazi nahi dizuegu. Zuzendaritza ere, irakasleak bezala, etxetik telelanean arituko gara, beraz gurekin harremantzeko emaila erabili beharko duzue:
idazkaria@ibaiikastola.eus; ikasketaburua@ibaiikastola.eus ; zuzendaria@ibaiikastola.eus

Oharra:
Hezkuntza Sailak, COVID-19k eragindako osasun publikoko larrialdi-egoeraren aurrean,
honako erabaki hauek hartu ditu:

Jantokirako bekak: Eskola jantokiak erabiltzen dituzten ikasleentzat aurreikusitako laguntzei eutsiko die Hezkuntza Sailak. Horretarako baldintzak betetzen dituzten familiek ezarritako zenbatekoa jasoko dute. Hezkuntza Sailak eskabideen zati bat ebatzi eta ordaindu du dagoeneko; oraindik jakinarazi gabe daudenek erreklamazioak egiteko beste epe bat izango dute. Ebazteke daudenak jakinarazi ondoren, beste epe bat zehaztuko da sor daitezkeen erreklamazioetarako.

Jantokiko kuotak: Familiek ez dute jantokiko kuota ordaindu beharrik izango, aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etenda dagoen aldian. Familiaren batek jarduerarik gabeko aldiari dagokion kopururen bat ordaindua balu, zenbateko hori itzuli egingo zaio.

Aldaketak jaso ahala helaraziko zaizkizue.
Zaindu eta gogoratu lehentasuna zuen familien ongizateak duela,
Laster arte,

Zuzendaritza

Ikastolatik jasotako mezua: 2020-03-18 12:33

Koronabirusa -Baikara informazioa

image003

IGE agurgarriak,

Dakizuenez, , martxoak 13tik aurrera , eta 15 egunez, EAEko ikastetxe guztietan (haur hezkuntza, lehen hezkuntza, bigarren hezkuntza, lanbide heziketa eta unibertsitateak)
hezkuntza-jarduera etengo da, baita eskolaz kanpoko jarduerak ere.
Neurri honen helburua Koronabirus COVID-19aren transmisioa geldiaraztea da.
Ikastetxeak itxita egongo diren arren, irakasleek beren ohiko ordutegian egon behar dutela ezarri du Sailak, urrutiko hezkuntzarekin jarraitu ahal izateko. Gainera, ikastetxeei argibideak emango zaizkie.

Federazioetatik hurrengoa gomendatzen dugu:

  • Zuen seme-alaben ikastetxeekin eta tutoreekin harremana mantentzea.
    Posible den neurrian, saiatu zuen seme-alaben ikas ohiturei eustea,
    hezkuntza-etaparen arabera.
  • Ez utzi zuen zalantzak eta kezkak transmititzeari. Ahal dugun neurrian laguntzen saiatuko gara. Garrantzitsua da hori egitea Hezkuntza Sailera helarazi ahal izateko.

Beti bezala, ahalik eta zerbitzurik onena ematen saiatuko gara.
Edonola ere, egoera berezi baten aurrean gaude, lasaitasuna eta erantzunkidetasuna
eskatzen dituena, Eusko Jaurlaritzaren gomendioak jarraituz.
Lotura hauetan aurkituko duzue:

Baikaratik jasotako mezua: 2020-03-15  0:15

 

Eskola jarduera ez presentziala

IbaiIkastola

Familia agurgarriak,

Gaur eguerdian jaso ditugu Hezkuntza Sailburuak ikastetxeetako eskola-jarduera
presentzialari eragiten dioten erabakiak. Gutun honetan ikasleentzako arreta eta
familiekiko harremanari buruzkoak laburtuak igortzen dizkizuegu.

ETXEAN EGIN BEHARREKO LANAK:
Irakasle bakoitzak, ikasleen mailaren arabera egin beharreko lana atzo bidali zuen. Lehen
Hezkuntzan materialak irakurketa, idazketa eta matematikarekin lotuak daude.
3.zikloak euskarri digitalak erabiliko ditu. Etxean bitarteko digitalik ez badute, eskolan
paperezko bertsioa jaso ahalko dute aldez aurretik abisatuz. Kasu honetan helduak bakarrik  etortzea eskatzen da.

FAMILIEKIN HARREMANAK:
Edozein zalantza izanez gero tutoreekin harremanetan jarri ahal zarete eskola orduetan.
Banakako tutoretzak mantendu ahal izango dira bitarteko telefoniko edo digitalaren bidez,
ahal dela.

WEB ORRI INTERESGARRIAK:
Audioipuinak eta bideoak:

Euskal filmeak:  https://iparra.eus/
Matematika: https://www.thatquiz.org/es/
Mota askotako ariketak:

Simulatzailea: https://phet.colorado.edu/en/simulations/category/new

Berririk izan ahala informatuko zaituztegu,
Ondo izan,
Zuzendaritza

Ikastolako mezua: 2020-03-13 – 18:24

Aldundiak eskola kirola eta federatutako kirola suspenditu ditu

Egun on:

Honekin batera Gipuzkoako Foru Aldundiak, Eskola kirola eta kirol federatuan hartutako neurrien berri eman nahi dizuegu.
Horren inguruko informazioaren jarraipena egiteko Gipuzkoa kirolak web gunean jarritako lotura atxikitzen dizuegu:
https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/kirolak/coronavirus-informazioa

Kirola Batzordea.

2020-03-12 Informazioa:

ALDUNDIAK ESKOLA KIROLA ETA FEDERATUTAKO KIROLA SUSPENDU DITU

Harkaitz Millan: “Sortutako egoera ikusita, beharrezkoa da zuhurtasun irizpide bat mantentzea eta eskolaren esparruan hartutako prebentzio neurriekin koherenteak izatea”.

Eskola kirolen eta kirol lehiaketen bideragarritasunaren inguruan sortu diren zalantzak  ikusita, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailak eskola kirola (lehiaketak eta entrenamenduak) eta federatutako kirola etetea erabaki du. Erabaki hau Gipuzkoako kirol federazioei eta entitateei jakinarazi zaie gaur goizean helburu honekin ospatu den bileran

Eskola-kirolako jarduerak etetearen erabakia hezkuntza zentro guztietan eskolak etetearen erabakiaren bat dator; zentroen parte-hartze unibertsala eta homogeneoa ezin ziurtatu daitekeen egoera izanik, lehiaketak aldatuko lituzkeelako. Bestalde, oinarrizko zuhurtasun irizpideak ere hezkuntza zentroei proposatutako neurriarekin bat etorriz jokatzeko komenigarritasuna adierazten du, prebentziozko osasun neurriak aplikatuz eskola ingurunearekin parekagarriak direnak. Zuhurtasun eta koherentzia irizpide bera aplikatu zaio kirol federatuari, eta hori horrela, dagokien federazio nazionalek hartutako erabakia Gipuzkoako lurraldean eta kategoria guztietan ere aplikatzearen komenigarritasuna ikusi da;   kadeteak,  Kultura eta Kirol Sailaren menpe daudenak, barne.

Mendi irteera-Lasarte Buruntza-20200329

BERTAN BEHERA

Kaixo

Coronavirusa dela eta ikastolako kirol komisioak Martxoak 29 ko mendi irteera bertan behera uztea erabaki du.  (2020-03-12- 20:44)

Lasarte Oria Buruntza10,49 km

Noiz: 2020 Martxoak 29

Plana: Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00etan eta 10:15etarako Lasartera iristea espero dugu. Kotxeak aparkalekuan utziko ditugu eta aparkaleku guztia gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.
“Ford Easo Motor”aren ondoan dagoen Frontoian bilduko gara martxa asteko.
Norberak bere ogitartekoa eramango du.

Mapa/Ibilbidea:

Powered by Wikiloc

Nola joan Lasartera:

Higiene neurriak-Ibai Ikastola Oharra

Familia agurgarriak,

Ibai ikastolak Hezkuntza Sailaren gomendioak jarraituz higiene-neurriak indartze aldera, honako erabakia hartu dugu:

Higienizantea iritsi bitartean ikasleek eskuak xaboiarekin garbituko dituzte. Eskuak lehortzeko etxetik eskuoihal txiki bat ekarriko dute motxilan edukitzeko.

Gogorazten dizuegu ikasle bakoitzak bere paperezko mukizapiak etxetik ekarri behar dituela.

Gomendioak aldatu ahala jakin araziko zaizue.

Ondo izan,

ZUZENDARITZA

Info kros + Izen ematea

ESKOLARTEKO KROSA IBAETAKO JAIAK

Datorren Martxoaren 8an, igandea,  Ibaetako Jai batzordeak auzoko Krosa antolatu du Ibai Ikastolako kirol batzordearen laguntzarekin.

Ikastolako lehen hezkuntzako 2. mailatik hasi eta 6. mailara arteko  neska-mutil guzti-guztiak gonbidatuak zaudete krosean parte hartzera. Anima zaitezte eta zeuen lagunak ere anima itzazue.

Lekua: Lasterketa Errotaburuko parkean egingo da
Dortsalak: lasterketa bakoitza hasi baino ordu erdi lehenago banatuko dira
Irteerak neutralizatuak izango dira
Irteeraren ordutegia mailaz maila:

MAILA JAIOTZE-URTEA DISTANTZIA IRTEERAORDUA*
Mutil alebinak 2008-2009 1600 m 11:00
Neska alebinak 2008-2009 1200 m 11:10
Mutil benjaminak 2010-2011 800 m 11:20
Neska benjaminak 2010-2011 800 m 11:30
Aurrebenjaminak neska eta mutikoak 2012 400 m 11:40

*Parte hartzaile kopuruaren arabera aldaketak egon daitezke irteera orduetan.

Sariak: Parte hartzen duten guztien artean zozketatuko dira sariak

 Suerta daitekeen min edo edozein eratako kalteei dagokienean , antolaketak ez du bere gain ezer hartuko

Parte hartu behar duzuenok, beheko galdetegia  bete   martxoak 3a baino lehen. Hala ere, izena ematea lasterketa bakoitza hasi baino 15 minutu lehenago ere onartuko da.

Izena emateko

Ibaetako haur krosa

Ibaetako haur krosa

Ibaetako Jai Batzordetik.

Izena emateko sakatu hemen

Datorren martxoaren 8an, igandea, Ibaetako Jai batzordeak auzoko haur Krosa antolatu du Ibai Ikastolako kirol batzordearen laguntzarekin.

Ikastolako lehen hezkuntzako 2. mailatik hasi eta 6. mailara arteko neska-mutil guzti-guztiak gonbidatuak zaudete krosean parte hartzera. Anima zaitezte eta zeuen lagunak ere anima itzazue.

Suerta daitekeen min edoedozein eratako kalteei dagokienean , antolaketak ez du bere gain ezer hartuko.

Martxoak 7 partiduak

MARTXOAK 7 PARTIDUAK

BENJAMINAK

3.MAILA NESKAK

3 IBAI IKASTOLA 3 ZURRIOLA IKASTOLA E 12:00 PAKO YOLDI

3.MAILA MUTILAK

LARRAMENDI ILK “B” IBAI IKASTOLA “A” lar. 12:40 BERIO-7

IBAI IKASTOLA “B” EKINTZA IK. lar. 11:30 BERIO-7

4.MAILA NESKAK

4 AMASSORRAIN -A- 4IBAI IKASTOLA A lar. 10:00 Benta Berri

4IBAI IKASTOLA B 4 AMASSORRAIN -B- lar. 11:00 Benta Berri

4º SANTA TERESA 4IBAI IKASTOLA C lar. 12:00 Benta Berri

4. MAILA MUTILAK

4IBAI IKASTOLA B 4º SANTA TERESA -B- lar. 12:00 Benta Berri

4IBAI IKASTOLA A 4º SANTA TERESA -A- lar. 11:00 Benta Berri

MARIA REINA ESKOLA – B – 4IBAI IKASTOLA C lar. 09:00 Benta Berri

ALEBINAK

5.MAILA NESKAK

IBAI LIZEOTARRAK -D- lar. 12:15EKINTZA

5.MAILA MUTILAK

5 IBAI IKASTOLA 2K ATSEDENA

6.MAILA NESKAK

IBAI IKASTOLA AXULAR LIZEOA IK. “A” lar. 09:00REZOLA    BERTAN BEHERA

6.MAILA MUTILAK

JESUITINAS IK. IBAI IKASTOLA lar. 10:00 HERRERA