Guraso-ikasle ohi- irakasle ohi agurgarriak:
Ibai Ikastolako 50. urteurrena dela eta, ikasle ohi eta guraso batzuk elkartu egin gara
Ibaiko historiari buruzko liburuxka bat idazteko asmoz. Liburuxka horren helburua
1968. urtetik gaur eguneraino gertatutakoa biltzea da, eta horretarako zuen laguntza
beharko genuke.
Liburuxkaren gai nagusiak Ibaiko sorrera, lehen urratsak, ikastolaren izaera, lehen
andereñoak, auzoaren egoera garai hartan, ikasle-irakasle-guraso-en kontakizunak,
belaunaldi ezberdinetako argazki bilduma; eta gaur egungo Ibai ikastolaren egoera
deskribatzea da: zenbat ikasle daude, garatzen ari diren proiektuak, kirola,
danborrada,…
Helburu horiekin galdeketa bat prestatu dugu informazio bilketa errazteko asmoz;
honetaz gain, argazkiak, idatziak, edo baliogarria izan daitekeenaren berri ematea ere
eskertuko genuke. Galdeketa era orokor batean planteatua dago gidoi gisa jarraitzeko,
baina zuen ekarpenak, edozein gidoi jarraituta ere, interesanteak izango direnaren
ziurtasuna dugu.
Gurekin harremanetan jartzeko, eta argazkiak, edo edozein agiri bidaltzeko:
ibai50historia@gmail.com
Aukera hau aprobetxatu nahi dugu, beste ekimenen artean, maiatzaren 19an Ibaetako
frontoian bazkari bat antolatu denaren berri emateko, non elkar ikustea espero dugun.
Zuen lana eskertuz aldez aurretik, jaso ezazue agur bero bat.
Ibai Ikastola 50. Urteurrena. Historia komisioa
