COVID19 kategoria artxiboak

Ikasturte hasiera – Kasuen kudeaketa 2020-09-08

EJ-Protokolo osagarria ikasturte  hasiera kasuen kudeaketa  2020_09_08

Protokolo_osagarria_ikasturte_hasiera_kasuen_kudeaketa_2020_09_08_e.pdf

Dokumentu honetan:

Gogoraraztekoa da, beharrezkoa dela COVID-19ren bilakaeraren inguruan informatuta izatea iturri ofizial eguneratuen bidez, bai sintomatologiari dagokionez, bai transmisioa prebenitzeko moduari dagokionez. Informazio hori etengabe eguneratuta dago Osasun Sailaren webgunean:

Ibai Ikastola- Ebaluazio oharra

IbaiIkastola

Donostian, 2020ko maiatzaren 18an

Familia agurgarriak,

Aurreko gutunean aipatzen genizuen bezala Hezkuntza Sailak Hezkuntza Plana izeneko dokumentuan “2019-20 ikasturteko azken hiruhilekorako eta 2020-2021 ikasturtearen hasierarako jarraibideak“ argitaratu zituen. Eskola jarduera ez presentzialak metodologia aldatzera, programazioak birmoldatzera, gutxienezko helburuak zehaztera eta ikasleen jarraipenean egokitzapenak egitera eraman gaitu eta honekin batera, ikasturte amaierako ebaluazioa nola egingo dugun erabakitzera.

Etengabeko prestakuntza-ebaluazioaren esparruan, amaierako ebaluazio integratua egitea; urrutiko prestakuntzan zehar emandako prestakuntzak gehitzeko balioa izango luke. Kasu horretan, lehen bi ebaluazioetan lortutako emaitzak hartuko dira kontuan, horiek izango baitira azken kalifikazioa zehaztuko dutenak, eta hirugarren hiruhilekoan lortutako emaitzak modu osagarrian gehituko zaizkie.

Hirugarren ebaluazioa barne hartuko duen azken ebaluazioa egingo dugu.

Ikasturte amaierako ebaluazioan lehen eta bigarren ebaluazioetan lortutako kalifikazioak oinarritzat hartuko dira, 3.hiruhilekoan ikasleek eskuratutako lorpenak gehituko dira, modu positiboan soilik.

Errepikapenei buruz, ikasleren batek errepikatu beharko balu, lehenengo bi hiruhilekoetan oinarritutako irizpideak kontutan hartuko ditugu, eta ez du ikasle batek ere pandemia egoera honek eraginda errepikatuko.

Azalpen gehiago beharko bazenukete irakasleekin edo gurekin harremanetan jar zaitezkete.

Ondo izan,

Zuzendaritza

Ikastolatik jasotako mezua: 2020-05-18 13:05

 

Ikastola-Familientzat oharra

IbaiIkastola

Familia agurgarriak,

Zer moduz zaudete?

COVID-19ak sortutako egoera denentzat zaila izaten ari bada ere, badakigu familia batzuentzat bereziki gogorra izaten ari dela. Espero dezagun joan zen astean Gobernuak iragarritako konfinamendua leuntzeko prozesuak polili-poliki egunerokotasuna berreskuratzeko eta aurrera egiteko balio dezan.

Hasieratik gure lehentasuna izan da gure ikasleen jarraipena egitea eta familiekin harremana indartzea, gure eskura dagoen laguntza eskainiz, eta horretan dihardugu. Ildo horretatik Hezkuntza Sailak argitaratutako Hezkuntza Planak familiekiko jarraibideak ematen ditu:

Konfinamendu-aldian, ikastetxeen eta familien arteko komunikazioak egiten ari dira, batez ere bide telematikoz (posta elektroniko bidez, telefonoz…). Komunikazio hori indartu behar da, bai haien seme-alaben bilakaera akademikoari buruzko orientabideak emateko, bai bilakaera horretan laguntzen jarraitzeko, baita ebaluazio- eta kalifikazio-prozesuan kontuan izango diren alderdien berri emateko ere —egindako berregokitzapenekin lotzen diren alderdiak dira—. Ebaluazio- eta kalifikazio-prozesuan kontuan izango diren alderdien berri emateko ere indartuko da komunikazioa.

Une honetan, familiaren eta ikastetxearen arteko komunikazioak garrantzi handia du, horregatik tutoretzaeta orientazio-ekintzak indartu ditugu , informazioa bi norabideetan jasotzeko asmoz.Lankidetza ezinbestekoa izango da hirugarren hiruhileko honetan ikaslearen garapenari buruzko egin beharreko eskola-jardueraren ebaluazioan, izan ere eskola-lanen jarraipena egiteko ikasleengandik eta familiengandik jasotako informazioa baliagarria izango da.

Beti bezala, edozein zalantza argitzeko gurekin harremanetan jar zaitezte.

Ondo segi,

Zuzendaritza

Ikastolatik jasotako mezua: 2020-05-04 14:05

Etxealditik Euskaraldira

Udaleko Euskara Zerbitzua-tik:

Orain, Euskaraldiaren antolatzaileekin bat eginez  #EtxealditikEuskaraldira entrenamenduan parte hartu ahal izango duzue, bai ondoan dituzuen etxekoekin, eta telefonoz edo sareko bideo deien bidez harremana duzuen senide, lagun eta lankideekin ere.

EtxetikEuskaraldira

Baina…

ZER DA ZEHAZKI?

Euskaraldirako motorrak berotzen joateko bi asteko entrenamendua.

NORI DAGO ZUZENDUA?

Euskaraz gehiago hitz egin nahi duenari.

ZER EGIN BEHAR DUGU?

  • Apirilak 21-23, hausnarketa: nola hitz egiten dut etxekoekin eta etxetik harremana dudanekin?
  • Apirilak 24-30, entrenamendua:  proposamen bat egingo dizuegu egunero, hizkuntza ohiturak aldatzeko edo finkatzeko.
  • Maitzak 3, ekimen bateratua.

Eta, orduan, gaur…

HAUSNARKETA NOLA EGIN?

  • 1. pausoa, zerrenda bat egin: orri batean idatzi etxekoen, kideen eta lagunen izenak.
  • 2. pausoa, hizkuntza ohitura zehaztu: izen bakoitzaren ondoan erabiltzen duzuen hizkuntza identifikatu eta idatzi (eus, gaz, erdi.).
  • 3. pausoa, hizkuntza aldaketa norekin zehaztu: zerrendan gaztelaniaz edo ele bietan direnen artean nor aukeratuko duzun erabaki eta markatu.

Ariketa nola egin hobeto ulertzeko, ikus ondoko  bideoa
(Interneteko edukiak hobeto ikusteko komeni da urrutiko mahaigaineko loturatik ateratzea).


Ohitura aldaketa etxean hasten da!Animatu, eta parte hartu!

Liburu astea

Kaixo,

Gogoan baduzue liburuaren naioarteko eguna ospatzeko, ikastolan ipuin kontaketak hizkuntza eta euskalki ezberdinetan egiteko gonbitea jaso genuen martxoa hasieran (atxikita doa gonbitea). Aste hontan egitekoak ziren, baino egoera ikusita ezinezkoa denez, beste aukera bat proposatu da: Etxean ipuina kontatu eta gero ikastolara bidaltzea. Gainera bide honek guraso gehiagok parte hartzeko aukera ematen du. Beraz, anima zaitezte zuen ipuina grabatzera eta Koro liburutegiko arduradunari bidali liburutegia@ibaiikastola.eus helbidera. Jasotakoak mediatekako blogean zintzilikatuko ditu.

Ondo izan,

Gonbidapena_Ipuin kontaketak.PDF

Hezkuntza- sailburuordearen gutuna

Kaixo,

Honekin batera doakizue Maite Alonso Arana, Hezkuntza Sailburuordearen idazkia.

Eitb_euskarriak_aste_santuan.PDF

HEZKUNTZA SAILA  Hezkuntza Sailburuordetza 

Zuzendari hori:

Hezkuntza  Sailaren  eta  ETB  3ren  arteko  lankidetzak “BITARTEAN,    ETXETIK    IKASTEN”    programa    abian jartzeko  joan  den  martxoaren  30etik, aukera  ematen digu hedapen handiko baliabide didaktiko bat izateko.

Etxeko txikienek eta lehentasunez, Lehen Hezkuntzako 1.mailatik    4.    mailara    arte    ikasleek    aukera    dute telebistatik euskeraz elkareragiten eta ikasten.

Eskertzen    dugu    egiten    ari    den    zabalkundea    eta jarraipena.   Horren   ondorioz,   oso ikusle   maila   ona lortzen  ari  gara eta jasotzen  ari  garen  whatsaapt  asko dira.

Gogorarazi   nahi   dugu,   emisioa   apirilaren   6tik   17ra bitarteko  oporraldian  gertatuko  ez  bada  ere,  egoerak orain bezala jarraitzen badu, apirilaren 20an, astelehenean, ekingo zaiola berriro. Hala ere, gogoratu zuen familiei, aurkeztutako edukiak errepasatzeko edo, hala badagokio, programak ikusteko, hemen eskuragarri    dagoen saioko    eduki    guztiak eskura dezaketela:

Azkenik, jakinarazi nahi dugu hurrengo estekan https://posta.irakasle.net/publico/Elkarbanatu_internet_smartphone-kin.pdf tutoretza   bat  jarri   dela  mugikorra   konexio partekatu     eta     modem gisa     erabiltzeko     beharra     duten familientzat.