COVID19 kategoria artxiboak

KZGunea- Webgune eta aplikazio interesgarriak

Informazio iturria: KZGunea

Etxean geratzeko egun hauetan, hurrengo baliabideak zuretzat eta zureentzat lagungarri izan daitezkeela uste dugu.

Komunikazio aplikazioak

Itzultzaileak

Informazio gehigarria: irakurri gure blog sarrera ‘Itzul ezazu momentuan edozein testu zure mugikorrerko kamerarekin’.

Hodeian biltegiratzea

Informazio gehigarria: Irakurri gure blog sarrera ‘Hodeiaren biltegiratze hoberenak’ I. zatia eta II. zatia.

Hezkuntza/haur baliabideak

Informazio gehigarria: irakurri gure blog sarrera ‘YouTubeko kanal hezigarriak’.

Osasun baliabideak

Compras seguras online

Informazio gehigarria: kontsultatu gure aurrez aurreko ‘Erosketa eta ordainketa segurua Interneten’ ikastaroa.

Zibersegurtasuna

Familiek dituzten kezkak-Jasotzeko Galdetegia

Baikaratik bidali diguten inkesta hau helarazi nahi dizuegu, nahi duenak bete dezan. Beheko mezuan esteka dezue.

image003

Guraso Elkarte agurgarria:

Bizi dugun aparteko egoera honetan, ahal den modurik egokienean atenditu nahi ditugu ikastetxe publikoetako familiak, eta laguntzea gure esku ez dagoenean, zuen kezkak dagokionari helarazi.

Horretarako, galdetegi bat sortu dugu. Helarazi mesedez galdetegi hau zuen ikastetxeko familiei: https://www.ehige.eus/eu/quiz/galdetegia/

Lasai bete dezakezue, konfidentzialtasun osoz tratatuko bait ditugu datu guztiak.

Mila esker zuen laguntzagatik.

Guraso ordezkariak

IbaiIkastola

Kaixo denoi,

Zer moduz zaudete? Astebete pasatxo daramate seme-alabek eskolarik gabe eta familia bakoitzaren antolaketa desberdina denez , egoerak ere desberdinak izango direlakoan nago. “Kaos” honetan orden pixka bat jartzea ez da erraza, alde batetik eskolak bidalitako lanak, web orriak eta gainontzeko baliabide digitalak, bestetik etxean sartuta “egunerokotasunari” eutsi behar, gehi zuetako askoren “telelana”. Ziur nago egunak pasa ahala errutinak markatzen joango zaretela, familia bakoitzak bere beharren arabera.

Gure aldetik ikasleen lanen jarraipenari eta familiekin harremanetan egoteari eman nahi diogu lehentasuna. Ikasleen notak  datorren astean bidaltzeko moduan egongo direla uste dugu.

Orain zuen kezkak, zalantzak, iradokizunak…jaso nahiko genituzke, zuen beharrei ahal dugun neurrian erantzuteko Guraso ordezkarien bidez jasotzea aproposa dela iruditzen zait, zer diozue?

Honekin batera gurasoei zuzendutako web orri interesgarria bidaltzen dizuet

(Euskaraz bakarrik dago) zuen artean egokia iruditzen bazaizue partekatzeko edo zuen web orrian lotura egiteko

https://www.guraso.eus/  

Besterik gabe, besarkada handi bat zuentzat eta muxu handi bat etxeko seme-alabentzat

Anabel Anta

IBAI ikastolako zuzendaria

Ikastolatik jasotako mezua: 2020-03-23 17:34

Eskolaren itxiera

IbaiIkastola

Familia agurgarriak,
Larrialdi egoera honek eskatzen dituen segurtasun neurriak bermatze aldera bihartik aurrera ikastetxea itxita egongo dela adierazi nahi dizuegu. Zuzendaritza ere, irakasleak bezala, etxetik telelanean arituko gara, beraz gurekin harremantzeko emaila erabili beharko duzue:
idazkaria@ibaiikastola.eus; ikasketaburua@ibaiikastola.eus ; zuzendaria@ibaiikastola.eus

Oharra:
Hezkuntza Sailak, COVID-19k eragindako osasun publikoko larrialdi-egoeraren aurrean,
honako erabaki hauek hartu ditu:

Jantokirako bekak: Eskola jantokiak erabiltzen dituzten ikasleentzat aurreikusitako laguntzei eutsiko die Hezkuntza Sailak. Horretarako baldintzak betetzen dituzten familiek ezarritako zenbatekoa jasoko dute. Hezkuntza Sailak eskabideen zati bat ebatzi eta ordaindu du dagoeneko; oraindik jakinarazi gabe daudenek erreklamazioak egiteko beste epe bat izango dute. Ebazteke daudenak jakinarazi ondoren, beste epe bat zehaztuko da sor daitezkeen erreklamazioetarako.

Jantokiko kuotak: Familiek ez dute jantokiko kuota ordaindu beharrik izango, aurrez aurreko hezkuntza-jarduera etenda dagoen aldian. Familiaren batek jarduerarik gabeko aldiari dagokion kopururen bat ordaindua balu, zenbateko hori itzuli egingo zaio.

Aldaketak jaso ahala helaraziko zaizkizue.
Zaindu eta gogoratu lehentasuna zuen familien ongizateak duela,
Laster arte,

Zuzendaritza

Ikastolatik jasotako mezua: 2020-03-18 12:33