Guraso agurgarriak,
Ikasturtea hasi berri dugu eta aurreko urteetan bezala, gurasoentzako euskara
ikastaroak antolatzen hasi nahi dugu Ibai Ikastolako Euskara Batzordean.
Pasa den urteko talde berdinak izango ditugu aurtengoan ere:
- Oinarrizko maila (HABEko A1 eta A2)- Astelehenetan 14.45tik 17.15ra.
- Maila aurreratua (HABE B1etik aurrera)- Asteazkenean 15.00tatik 17.00ra
Aurtengoan, mintzapraktikan oinarrituko gara batez ere.
Ikastaroen antolaketa egite aldera, eskertuko genizueke zuen datuak bidaliko
bazenizkigute euskera@ibaigurasoak.eu helbidera:
- Izen-abizenak:
- Telefonoa:
- Posta elektronikoa:
Edo formulario hau bete:
Ikastaro hauetan berria izanez gero, zure maila zein den jakin behar dugu. Horretarako,
sartu http://www.ilazki.eus/mailaketa web orrialdera eta hainbat datu sartu eta gero
(izen-abizenak, ikastolaren izena eta zure telefono zenbakia), egin ezazu bertako froga.
Ondoren, bidali iezaguzu lortutako emaitza euskera@ibaigurasoak.eu helbidera.
Azkenik, ikastaroen ordutegiak ez badira zure gustokoak, eskertuko genizuke beste
orduren bat proposatzea, ikastaro hauetaz ahalik eta jende gehien baliatzea nahiko
baigenuke.
Mila esker.
Ibai Ikastolako Euskara Batzordea