Mendiko irteerak kategoria artxiboak

Kategoria: Mendiko irteerak

Eskax-Artikutza/ Mendi irteera azaroaren 27an – DECATHLON APARKELUTIK!!

Eskax-Artikutza-Eskax 11,790 km

ADI: IRTEERA LEKUA ALDATUTA- DECATHLON APARKALEKUTIK IRTENGO GARA

Igandean maratoia dago.

Noiz: 2022 azaroaren 27an.
Plana: Diario Vascoko DECATHLONko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00etan eta 10:55etarako
Artikutzako sarrerara iristea espero dugu. Kotxeak aparkalekuan utziko ditugu,aparkaleku
guztia gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.
Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Ibilbidea erreza haurrekin egiteko. Behin sarrera pasata, 400 metroetara ezkerreko bidea
hartuta abiatuko gera basoan zehar. Artikutza herrira iritsiko gera eta han deskantsu bat
hartu ondoren, basoan barrena sartuko gera berriro hasierako aparkalekura iritsi arte.
Mapa/Ibilbidea:
Mapa/Ibilbidea:

Powered by Wikiloc

Nola joan Artikutzara: https://goo.gl/maps/HUZbF8HNx6J2

Iturrioz – Gazume mendi irteera

Noiz: 2022ko Maiatzaren 1 an

Plana: Oraingoan Iturriozera joango gara. Bertatik Gazume mendia igotzeko bidea hartuko dugu, mendiaren ipar aldetik.
Hego isuri aldetik jeitsiko gara ondoren eta Ernioko alderdi ikusgarriena ikusi ahalko dugu.
Hemendik, Zelatunera iritsiko gara eta muinean zelai eta bordaz gozatzeko aukera izango dugu.

unnamed
Nahi dutenek Ernio igotzeko aukera izango dute (kilometro batetara dago gaina). Gainontzekoak, Zelatunen atsedena hartzen geldituko dira.Taldea berriz elkartu ondoren, Iturriozeko norabidea hartuko dugu Gazumeko hego isuri aldetik mendi martxa bukatzeko.

Elkartzeko ordua eta tokia: DVko parkinean goizeko 10:00etan Iturriozera 10:30 ak aldera iristeko. Kotxez joango garenez, ahalik eta kotxe gutxienen artean banatzen saiatu beharko gara..

Iturriozera nola iritsi:

Uliatik San Pedrora mendi irteera 2022-02-27

Noiz: 2022 OTSAILAREN 27

Plana: Oraingoan DV ko parkinean geratu beharrean, 10.20etarako Sagueseko saskibaloi kantxetan geratuko gera. Mendi martxari 10.30etan hasiera emango diogu. Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Ibilbidearen hasieran igoera gogor samarra izan arren, ibilbidea haurrekin egiteko aproposa da. Uliako zonalde desberdinak ezagutzeko aukera izango dugu beti ere Kantauri itsasoa bistaz galdu gabe. Hamaiketako on bat egin eta indarrak hartu ondoren, azken txanpari helduko diogu. San Pedro La plata itsasargiaren ondotik pasa eta San Pedroko Puntasera iritsiko gara eta handik San Pedro herrira. Behin txangoa bukatuta, autobusa, trena (Herreran) edo trago on bat hartzeko aukera izango dugu .

Mapa/Ibilbidea:

Powered by Wikiloc

Nola joan Sagueseko saski baloi kantxetara: https://goo.gl/maps/vkiPZAxncPej4M6L7

BERTAN BEHERA-Uliatik San Pedrora-Mendi irteera 2021-11-28

BERTAN BEHERA

Igandeko mendi irteera bertan beher utziko dugu. Eguraldi txarra egingo du eta. Hurrengo arte! (2021-11-26 20:35)

Uliatik San Pedrora ( 7,91 km )

Noiz: 2021 Azaroaren 28

Plana: Oraingoan DV ko parkinean geratu beharrean, 10.20etarako Sagueseko saskibaloi kantxetan geratuko gera. Mendi martxari 10.30etan hasiera emango diogu. Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Ibilbidearen hasieran igoera gogor samarra izan arren,ibilbidea haurrekin egiteko aproposa da. Uliako zonalde desberdinak ezagutzeko aukera izango dugu beti ere Kantauri itsasoa bistaz galdu gabe. Hamaiketako on bat egin eta indarrak hartu ondoren, azken txanpari helduko diogu. San Pedro La plata itsasargiaren ondotik pasa eta San Pedroko Puntasera iritsiko gara eta handik San Pedro herrira. Behin txangoa bukatuta, autobusa, trena (Herreran) edo trago on bat hartzeko aukera izango dugu .

Mapa/Ibilbidea:

Powered by Wikiloc

Mendi irteera-Lasarte Buruntza-20200329

BERTAN BEHERA

Kaixo

Coronavirusa dela eta ikastolako kirol komisioak Martxoak 29 ko mendi irteera bertan behera uztea erabaki du.  (2020-03-12- 20:44)

Lasarte Oria Buruntza10,49 km

Noiz: 2020 Martxoak 29

Plana: Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00etan eta 10:15etarako Lasartera iristea espero dugu. Kotxeak aparkalekuan utziko ditugu eta aparkaleku guztia gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.
“Ford Easo Motor”aren ondoan dagoen Frontoian bilduko gara martxa asteko.
Norberak bere ogitartekoa eramango du.

Mapa/Ibilbidea:

Powered by Wikiloc

Nola joan Lasartera:

Goizaringo pilota soroa 7,56km-Mendi irteera

GOIZARINGO PILOTASOROA 7,56 km

Noiz: 2020 OTSAILAK 9

Plana: Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00etan eta 10:50etarako irteera lekura iristea espero dugu. Kotxeak aparkalekuan utziko ditugu eta aparkaleku guztia gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara
Norberak bere ogitartekoa eramango du.

Mapa/Ibilbidea:

Powered by Wikiloc

Nola joan: https://goo.gl/maps/e4rtiyz2y74KDhPH6

Istripu asegurua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren esker, Ibai ikastolako ikasleak mendiko segurua daukate.

Jaizkibel 2020 GOT -Otsailak 2

Informazio guztia ikusteko: https://gotorientazioa.org/2020-jaizkibel-2/

Gipuzkoako V. Orientazio liga herrikoiaren 2. proba Jaizkibelko maldetan burutuko da, zeazki Guadalupeko eremuan.

Alberto Tapiz 2018. urteko otsaila eta martxoan egindako mapa berrian.

Mapa, 2018ko otsailean Alberto Tapizek egindakoa da. Proba, 1:7.500 eskalako mapekin egingo da ibilbide gorri eta laranjaren kasuan (A4 tamainuan), eta horia berriz 1:5.000 eskalan (A4 tamainuan). Ibilbidearen trazatzaileak Gorka Obeso eta Aran Lertxundi izango dira.

Izen emate epea urtarrilaren 30ean osteguna gaueko 22.00 tan itxiko da. Antolaketak, parte hartzea uste baino haundiagoa bada, izen ematea lehenagotik ixteko aukera izango du, arren ez itxaron azken unera arte izena emateko.

Probaren harrera gunea, Guadalupe Santutegian izango da, parkinga eta probako helmuga kokatua dauden lekuan. Guadalupera iristeko Hondarribia eta Lezo lotzen dituen GI-3440 errepidea jarraitu behar da. Kalkulatu 15’ bat minutu behar direla Hondarribitik iristeko.

Eskiatzera irteera

Kaixo,

Aurtengo kirol batzordekideek dugun egoera dela eta oso zaila egiten zaigu eski  irteera aurreko urteetan bezela antolatzea.  Gure egoera pertsonalak direla eta ezin dugu ziurtatu igande konkretu batean joateko aukera izango dugunik . Hala ere, pena ematen zigun bertan behera uztea eta beste irtenbide bat proposatzen dizuegu taldean eskiatzera joan ahal izateko.

Aretteko eski estazioak Donostiatik autobús bat antolatzen du aste buruero,  Erreserba beraien web orrian egin dezakezua azpian uzten dizuegun estekan:

https://www.n-py.com/es/arette-pierre-saint-martin/reserva/otros-servicios/ski-bus-arette-la-pierre-donostia

Guk proposatzen dizuegun eguna Otsailaren 16a da. Modu honetan bakoitzak bere erreserba kudeatu dezake inongo arduradunik gabe eta gainera ez da beharrezkoa autobusa betetzea.

Eskiak alokatu behar dituenak ere badu web orritik hartzeko aukera:

https://www.n-py.com/es/arette-pierre-saint-martin/reserva/alquiler-material-esqui/sarl-loca-ski

Agurtu aurretik kirol batzordean sartzeko gonbitea egin nahi dizuegu, laguntza guztia ongi etorria izango da.

Besterik gabe aukera gustoko izango duzuelakoan, ondo izan!

Ibai ikastolako kirol batzordea.

 

BERTAN BEHERA-Mendi irteera -Ulia – San Pedro

BERTAN BEHERA

Igandeko mendi irteera bertan beher utziko dugu. Eguraldi txarra egingo du eta. Hurrengo arte! (2019-11-16  17:20)

Uliatik San Pedrora ( 7,91 km )

Noiz: 2019ko azaroaren 17a

Plana: Oraingoan DV ko parkinean geratu beharrean, 10.20etarako Sagueseko saskibaloi kantxetan geratuko gera. Mendi martxari 10.30etan hasiera emango diogu. Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Ibilbidearen hasieran igoera gogor samarra izan arren,ibilbidea haurrekin egiteko aproposa da. Uliako zonalde desberdinak ezagutzeko aukera izango dugu beti ere Kantauri itsasoa bistaz galdu gabe. Hamaiketako on bat egin eta indarrak hartu ondoren, azken txanpari helduko diogu. San Pedro La plata itsasargiaren ondotik pasa eta San Pedroko Puntasera iritsiko gara eta handik San Pedro herrira. Behin txangoa bukatuta, autobusa, trena (Herreran) edo trago on bat hartzeko aukera izango dugu .

Oharra: Eguraldiak ez badu laguntzen mendi martxa bertan behera geldituko da baina beste plan bat burutuko dugu. Ibaetako plazan 10.45etan geratuko gara eta Alde Zaharrera eta Urgulera joango gera.

Mapa/Ibilbidea:

Powered by Wikiloc

Nola joanSagueseko saski baloi kantxetara: https://goo.gl/maps/vkiPZAxncPej4M6L7

Istripu asegurua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren esker, Ibai ikastolako ikasleak mendiko segurua daukate.