Mendiko irteerak kategoria artxiboak

Kategoria: Mendiko irteerak

Leitza-Santa Kruz-Kornieta (aritz) 8,62 km

Kaixo,

Biharko mendi irteera eguraldi txarra dela eta bertan behera gelditu da. (2019-11-02)

Leitza-Santa Kruz-Kornieta (aritz) 8,62 km

Noiz: 2019 ko azaroaren 3a

Plana: Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00etan eta 10:30etarako Leitza herrira iristea espero dugu. Kotxeak aparkalekuan utziko ditugu,aparkaleku guztia gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara. Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Leitzako udaletxetik igoko gara, garbitegi polit batetik eta San Migeleko elizatik igaroz.. Hilerria ondoren , galtzada batek Santa Krutz ermitara eramango gaitu eta han hegoaldera abiatuko gera PR seinaleak jarraituz igoera gogor batetik. Aurrerago igoera lasaituko da zelai polit batzuetatik igaroz eta azkenik Kornietako gailurrera iritsiko gera , aintzinan Aritz deiturikoa.
Pista batetik jaitsiko gera eta zutabe elektriko batetik pasatzean , bidetik aldenduko gera,
Bigarren usategia pasatzean, basoruntz abiatuko gera, berrio ere Santa Kruz ermitatik pasatuz, baina oraingoan Viacruciseko bidea hartuko dugu galtzadara iritsi arte .
Mapa/Ibilbidea:

Powered
by Wikiloc

Nola joan Leitzara: https://goo.gl/maps/7tHTFtboHC92

Istripu asegurua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren esker, Ibai ikastolako ikasleak mendiko segurua daukate.

Onddi mendia -mendi irteera

Onddi mendia

Noiz: 2019 apirilaren 28

Plana: Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00etan eta 10:20etarako Besabira iristea espero dugu. Kotxeak aparkalekuan utziko ditugu eta aparkaleku guztia gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.
Besabi jatetxearen ondoan dagoen parkinean bilduko gara martxa asteko.
Norberak bere ogitartekoa eramango du.

Mapa/Ibilbidea:

Powered by Wikiloc

 

Nola joan: https://goo.gl/maps/HqkaUBfX1ENDPb3K9

Istripu asegurua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren esker, Ibai ikastolako ikasleak mendiko segurua daukate.

Maiatzak 18-19 famili giroan asteburu pasa

Maiatzak 18-19 famili giroan asteburu pasa
Datorren maiatzaren 18-19rako plana proposatzen dizuegu, kasu honetan Espinosa de los  Monteros-era joango gara. Familientzat pentsatutako irteera da , azpian uzten dizuegu informazioa osoa baita izen emateko formularioa ere. Betiko moduan izen emateko ikastolako familiek izango dute lehentasuna eta ondoren lekua egongo balitz beste edozeinentzat irekiko da.
Maiatzaren 3rako taldea sortuko ez balitz irteera bertan behera geratuko da.
Momentuz ez dugu programa zehaztu, izen ematen duen jende kopuruaren arabera egingo dugu.
espinosamonteros-montija-sotoscueva-4 Albergue espinosaMonteros

Animatu!!!

Espinosa de los Monteros

LEKUA
Monumento Natural de Ojo Guareña
Espinosa de los Monteros
Aterpetxea
DATA
Maiatzaren 18tik 19ra
IZEN EMATEA Izen ematea formularioa bete egin behar da.
Apirilaren 17ra arte, Ibai Ikastolako familientzat lehentasuna.
Apirilaren 18tik maiatzaren 3ra, gainontzeko familientzat.
Zalantzak edo informazio gehaigo   Fran Navarro 609388986
IRTEERA Maiatzak 18:
15:00h (Calle Bernardo Estornes kalea)
ITZULERA
Maiatzak 19:
20:00h (Calle Bernardo Estornes kalea)
PREZIOA GUZTIRA Pertsona bakoitzeko bidaiaren prezioa
Gaua eta ekintzak
Autobusez garraioa
OHARRAK
Bidaiaren barne daudenak:

  • Pentsio osoko ostatua (afaria, gela, gosaria eta igandeko bazkaria)
  • Monumento Natural Ojo Guareña-ra sarrera
  • Familia osoarentzat jarduerak (arku tiroa, eskalada, orientazioa, jolas kooperatiboak, etab.) / Actividades para toda la familia (tiro con arco, escalada, orientación, juegos cooperativos, etc…)

Bidaitik kanpo dagoena:

  • Maindireak eta eskuohialak / Sábanas y toallas.
espinosaEscalada  ARCOzancosEspinosa

Ametzagaina – Eskolarteko orientazio proba

Igandean, Martxoak 24, eskolarteko orientazio proba Ametzagainan izango da.

zzz LOGO PANELES

Izen emateko, aukeratu:

  • Bakarka (Umea bakarrik) (normalean 10 urte baino elduagoak)
  • Familian/taldean (Ume bat bere amarekin / Hiru ume, aitona eta gurasoak /…) (edozein urteko umeak)

Eta 4 ibilbide daude (Familiarra/Horia, Laranja, Gorria)
Kamiseta bat egongo da ikasle bakoitzarentzat.

Izen emateko epea ostegunean (martxoaren 21a) bukatuko da.

Izen emateko eta info gehiago: https://gotorientazioa.org/2018-2019-ametzagaina/
eta: www.facebook.com/gotgipuzkoa/

Eskiatzera irteera

ESKIATZERA IRTEERA

Nora? Valdezcarayko eski estaziora.
Noiz? martxoaren 10ean.
Nola? Ikastolako IGEK autobusa antolatuko du auzotik irtenda (goizeko 6:00ak aldera irtengo ginateke eta buelta 20:00tarako gutxi gora behera).
Prezioa:

  • AUTOBUSA BAKARRIK (ESKIATU NAHI EZ DUTENENTZAT) 15€
  • 10 URTETIK BEHERA AUTOBUSA + FORFAITA (SEGURUA BARNE) 33,5€
  • 10 URTETIK GORA AUTOBUSA + FORFAITA (SEGURUA BARNE) 39,5€
  • 10 URTETIK BEHERA AUTOBUSA+FORFAITA+MATERIAL ALOKAIRUA 46,5€ (kaskoa nahi duenak 4€ gehiago )
  • 10 URTETIK GORA AUTOBUSA+FORFAITA+MATERIAL ALOKAIRUA 52,5€ (kaskoa nahi duenak 4€ gehiago )

Familiengan pentsaturiko irteera da, haur guztiak arduradun heldu batekin joan beharko dira.

Izen emateko epeak: ikastolako familiek otsailaren 22ra arte lehentasuna izango dute, data honetatik aurrera nahi duen ororentzat irekiko dugu (familia, lagunak, ikasle ohiak…). Izen emateak, beheko galdetegia bete.

Ez dugu eskiko klaserik antolatuko, nahi duenak estazioarekin harremanetan jarri eta modu partikularrean eskatu beharko ditu.

Martxoaren 1erako taldea osatuko ez bagenu bidaia bertan behera geratuko da.

Haur krossa-Ibaetako jaia

HAUR KROSA –  IBAETAKO JAIAK

Datorren Otsailaren 24 ean, igandea,  Ibaetako Jai batzordeak auzoko Krosa antolatu du Ibai Ikastolako kirol batzordearen laguntzarekin.

Ikastolako lehen hezkuntzako 2. mailatik hasi eta 6. mailara arteko  neska-mutil guzti-guztiak gonbidatuak zaudete krosean parte hartzera. Anima zaitezte eta zeuen lagunak ere anima itzazue.

Lekua: Lasterketa Errotaburuko parkean egingo da
Dortsalak: lasterketa bakoitza hasi baino  lehenago banatuko dira
Irteerak neutralizatuak izango dira
Irteeraren ordutegia mailaz maila:

MAILA JAIO-URTEA DISTANTZIA IRTEERA-ORDUA*
Mutil alebinak 2007-2008 1600 m 11:00
Neska alebinak 2007-2008 1200 m 11:10
Mutil benjaminak 2009-2010 800 m 11:20
Neska benjaminak 2009-2010 800 m 11:30
Aurrebenjaminak neska eta mutikoak 2011 400 m 11:40

*Parte hartzaile kopuruaren arabera aldaketak egon daitezke irteera orduetan.

Sariak: Parte hartzen duten guztien artean zozketatuko dira sariak

Suerta daitekeen min edo edozein eratako kalteei dagokienean , antolaketak ez du bere gain ezer hartuko

Parte hartu behar duzuenok, beheko galdetegia bete  Otsailak 21 baino lehen. Hala ere, izena ematea lasterketa bakoitza hasi baino 15 minutu lehenago ere onartuko da.

Mendi irteera-Lasarte Oria Buruntza-Bertan behera!!

Lasarte Oria Buruntza 10,49 km

BERTAN BEHERA

Igandeko mendi irteera bertan beher utziko dugu. Eguraldi txarra egingo du eta. Hurrengo arte! (2019-01-12)

Azken informazioa: 2019-01-12

 

Noiz: 2019 Urtarrilaren 13

Plana: Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00etan eta 10:15etarako Lasartera iristea espero dugu. Kotxeak aparkalekuan utziko ditugu eta aparkaleku guztia gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.
“Ford Easo Motor”aren ondoan dagoen Frontoian bilduko gara martxa asteko.
Norberak bere ogitartekoa eramango du.

Mapa/Ibilbidea:

Powered by Wikiloc

Nola joan Lasartera:

Istripu asegurua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren esker, Ibai ikastolako ikasleak mendiko segurua daukate.

BERTAN BEHERA Aiako Harria-Oianleku (Mendi irteera)

BERTAN BEHERA

Igandeko mendi irteera bertan beher utziko dugu. Eguraldi txarra egingo du eta. Hurrengo arte! (2018-11-25)

Azken informazioa: 2018-11-25

Aiako Harria Oianleku 4,51 km

Noiz: 2018 Azaroaren 25

 ERNE EGON: IGANDEAN DONOSTIKO MARATOIA IZANGO DA. BERRIZ, 10:00rretan ZUATZU ENPRESA PARKEAREN  ROTONDAN BILDUKO GARA

Plana: Zuatzu enpresa parkearen rotondan bilduko gara  goizeko 10:00etan eta 10:45etarako Kauso parkinera iristea espero dugu. Kotxeak aparkalekuan utziko ditugu eta aparkaleku guztia gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.
Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Ibilbidea erreza haurrekin egiteko. Behin errepidea pasata, eskubiko bidea hartuta abiatuko gera basoan zehar. Oianleku Ipar deituriko Cromlechera iritsiko gera , Oiartzun aldean dagoen handiena da eta han deskantsu bat hartu ondoren, basoan barrena sartuko gera berriro hasierako aparkalekura iritsi arte.

Mapa/Ibilbidea:

Nola joan Parking Kauso, Oiartzun: https://goo.gl/maps/ZWLB9SZHNaB2

Istripu asegurua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren esker, Ibai ikastolako ikasleak mendiko segurua daukate.

Urriak 21-Perretxikoak

Perretxikoak
Noiz: 2018 Urriaren 21
Plana: Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00etan eta 10:45etarako Etxarri herrira iristea espero dugu. Kotxeak aparkalekuan utziko ditugu,aparkaleku guztia gure kotxeekin ez betetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.
Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Ibilbidea erreza da haurrekin egiteko. Herria pasa ondoren, 800 metroko pista batetik abiatuko gara eta basoan sartuta gaudenean, hantxe hasiko gera perretxikoen bila.
Helburua, goiz polit bat famili eta lagunen artean igarotzea da, perretxikoen mundua piska bat ezagutzea, zaletasuna sustatzea eta perretxikoak hartzea ere, noski.
Animatu, oso ondo pasako degu.
Nola joan Etxarrira:
Istripu asegurua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren esker, Ibai ikastolako ikasleak mendiko segurua daukate.

BERTAN BEHERA Mendi irteera-Leitza-Santa Kruz- Kornieta-Urriak 28

BERTAN BEHERA

Igandeko mendi irteera bertan beher utziko dugu. Eguraldi txarra egingo du eta. Hurrengo arte! (2018-10-27)

Leitza-Santa Kruz-Kornieta (aritz) 8,62 km
Noiz: 2018 Urriaren 28
Plana : Diario Vascoko aparkalekutik irtengo gara goizeko 10:00etan eta 10:30etarako Leitza  herrira iristea espero dugu. Kotxeak parkalekuan utziko ditugu,aparkaleku guztia gure kotxeekin ez etetzeko ahalik eta kotxe gutxien eramaten saiatuko gara.
Norberak bere ogitartekoa eramango du.
Leitzako udaletxetik igoko gara, garbitegi polit batetik eta  San Migeleko elizatik igaroz.. Hilerria ondoren , galtzada batek Santa Krutz ermitara  eramango gaitu eta han hegoaldera abiatuko gera PR seinaleak jarraituz igoera gogor  batetik. Aurrerago igoera lasaituko da zelai polit batzuetatik igaroz eta azkenik Kornietako  gailurrera iritsiko gera , aintzinan Aritz deiturikoa.
Pista batetik jaitsiko gera eta zutabe elektriko batetik pasatzean , bidetik aldenduko gera,  Bigarren usategia pasatzean, basoruntz abiatuko gera, berrio ere Santa Kruz ermitatik  pasatuz, baina oraingoan Viacruciseko bidea hartuko dugu galtzadara iritsi arte .
Mapa/Ibilbidea:

Powered
by Wikiloc

Nola joan Leitzara: https://goo.gl/maps/7tHTFtboHC92
Istripu asegurua: Gipuzkoako Foru Aldundiaren esker, Ibai ikastolako ikasleak mendiko  segurua daukate.